Ana Rodriguez Larrad fisioterapeutak zaintzaileen bizi-kalitatea hobetzeko estrategiak partekatuko ditu Bidebarrieta Zientifikoan

Zaintzan aritzen direnak, familian zein arlo profesionalean, gizarte-kohesioa bermatzeko funtsezko zutabea dira. Bere papera bereziki garrantzitsua da Euskadi bezalako lurraldeetan, non Euskal Estatistika Erakundearen (Eustat) datuen arabera, 65 urtetik gorako pertsonak biztanleriaren % 23 ziren 2022an.

 

Hala eta guztiz ere, zaintzan aritzen direnen errealitateari buruzko ikerketak oraindik ez du merezi duen arreta jaso. Zainketak goitik behera baldintzatzen du lan hori egiten dutenen familia-bizitza, lan esparrua eta gizarte-bizitza. Gainera, eragin zuzena du euren osasunean eta ongizatean eta, ondorioz, baita beraien kargu dauden pertsonei ematen dieten zainketen kalitatean ere.

 

Erronka horren inguruan gogoeta egiteko, Ana Rodriguez Larrad fisioterapeuta, EHUko irakasle eta ikertzaileak “Zaintzaileen ongizatea, gizartearen ongizatea” hitzaldi-solasaldia eskainiko du Bilboko Bidebarrietako Liburutegian datorren asteazkenean, urriak 29, 19:00etan. Hitzaldia euskaraz izango da eta aldi bereko itzulpena egongo da gazteleraz.

 

Hitzaldian zehar, Rodriguez Larradek zaintzaileen osasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko estrategien esperientziak eta ebidentziak partekatuko ditu: ariketa fisikoko programetatik hasi eta exoeskeletoak bezalako konponbide teknologiko berritzaileetaraino.

 

Hitzaldi-solasaldia EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak bultzatutako Bidebarrieta Zientifikoa hitzaldi-zikloaren barruan. Aurrez aurre zein streaming bidez jarraitu ahal izango da, KulturguneaTB kanalean. Sarrera librea da, eserlekuak bete arte.