Xehetasunak
Data eta ordua:
12 de urtarrila / 18:30 – 20:00
Hizkuntza: Euskaraz
Egoitza
Planeta edo izar artean bidaiatzeko baliabideak bagenitu, zer aurkituko genuke gure planetatik kanpo? Zer objektu astronomiko dago Lurretik hurbilen eta zein dago urrunen?
Itziar Garate López Zientzia eta Teknologia Espazialean doktoreak bidaia horretan aurkituko genituzkeen elementuak ezagutzeko proposamena egingo du “Unibertsoan zehar bidaiatzen” hitzaldian.
Eguzki-sistemako planetetatik hasi eta James Webb Espazio Teleskopioak berriki behatutako galaxia zaharrenetara Garatek unibertsoan barrena dauden objektu astronomiko ezberdinak aztertzeko aukera eskainiko du bere hitzaldian. Horrela, objektu bakoitza nola sortu zen eta zer nolako bilakaera izan duen deskribatuko du Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Durangoko Bizenta Mogel Bibliotekak antolatzen duten Zientziaren Ertzetik hitzaldi zientifikoen edizio berri batean.
Hitzaldia urtarrilaren 12an izango da, ostirala, 18:30ean Durangoko liburutegian. Sarrera librea izango da edukiera bete arte, baina streamingez ere ikusi ahal izango da EITBren Kosmos kanalaren bitartez.
Hizlaria
Itziar Garate López Fisikan lizentziatua da (La Lagunako Unibertsitatea) eta Zientzia eta Teknologia Espazialean doktorea (UPV/EHU). Pierre eta Marie Curie Unibertsitatean doktorego-ondoko ikertzaile bezala aritu ondoren, gaur egun Bilboko UPV/EHUko Ingeniaritza Eskolan fisika irakaslea da. Bere ikergaia Artizarraren atmosferaren dinamika da, batez ere super-errotazioaren jatorria eta zurrunbilo polarren eraketa.