Zientziaren Ertzetik | Ekimen kolektiboen eragina osasunean

Xehetasunak

Data eta ordua:

9 de urtarrila de 2026 / 18:30 19:30

Hizkuntza: Euskara.

Streaming-a: Bai. Orain (EITB).

Egoitza

Bizenta Mogel Biblioteka

Komentukalea, 8
Durango,
+ Google Map

Prozesu kolektiboak gizarteen eta pertsonen bizitzaren erdigunean aurkitzen dira, eta funtsezko funtzioa betetzen dute gizarte-kohesioan, ahalduntzean eta ongizatean. Gizarte-taldeen biziraupena zein norbanakoaren bizi-kalitatea bermatzeko beharrezkoak diren fenomenoak dira. 

Isolamenduaren, bakardadearen eta indibidualismoaren gorakadak markatutako testuinguru batean, batez ere mendebaldeko gizarteetan, ekimen kolektiboen bidezko emozioen partekatze sozialaren garrantzia nabarmendu dute hainbat ikerketek.

Gai honi buruz hausnartzeko, Psikologian doktore eta Bilboko Hezkuntza Fakultateko irakasle den Jon Zabalak “Ekimen kolektiboen eragina osasunean” hitzaldia emango du. 

Saioan zehar, Zabalak ekimen kolektiboetan parte hartzearen eta gizarte-integrazioaren artean dagoen lotura aztertuko du, baita elkartze edo topaketa horiek pertsonen osasunean eta bizi-kalitatean dituzten ondorioak ere. Hori irudikatzeko, gure inguruko fenomeno kolektiboei buruzko hainbat ikerketen emaitzak aurkeztuko ditu. Besteak beste, bere doktore-tesiaren gaia aipatuko du bereziki, Korrika, euskararen aldeko ekimen erraldoia. 

Hitzaldi-solasaldia Durangoko Bizenta Mogel Bibliotekan egingo da urtarrilaren 9an, ostirala, 18:30ean. Euskaraz izango da. Saioa EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Durangoko Liburutegiak antolatutako Zientziaren Ertzetik dibulgazio-zikloaren barruan kokatzen da. Sarrera librea da lekua bete arte eta streaming bidez jarraitu ahal izango da EiTBren Orain kanalaren bidez.

Hizlaria

Jon Zabala Arando Psikologian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean eta Gizarte Hezkuntzan graduatua erakunde berean. Gaur egun bitarteko irakaslea da Bilboko Hezkuntza Fakultateko Psikologia Ebolutiboko eta Hezkuntzako Departamentuan. Era berean, gizarte-psikologian ikertzailea eta LOTUNEAK: Human Bonds for Change -orain arte, CCE. Kultura, Kognizioa eta Emozioa- ikerketa talde kontsolidatuko kidea da.