Zientziaren ertzetik: “Mugikorretik sukaldeko plakara: eguneroko teknologia”

Xehetasunak

Data eta ordua:

2 de otsaila de 2023 / 18:30 20:00

Egoitza

Bizenta Mogel Biblioteka

Komentukalea, 8
Durango,
+ Google Map

Aurrerapen teknologikoek egunerokotasuna neurri handi batean erraztu dute. Aurrerapen horiek eguneroko errutinaren parte izanda ere, askotan, oharkabean pasatzen dira.

Ostiralean, otsailak 10, Eduardo Ogando Arregui fisikari eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak “Mugikorretik sukaldeko plakara: eguneroko teknologia”(“Del móvil a la placa de cocina: tecnología del día a día”) hitzaldia eskainiko du. Bertan zientziak teknologiaren garapenean zer nolako eragina izan duen eta eguneroko bizitza nola erraztu duen azalduko du.

Sukaldeko plaka eta mugikorra adibidetzat hartuta, teknologia horien oinarri diren kontzeptu zientifikoak azalduko ditu. Gailu horien izaera izango da abiapuntua energiari, tenperaturari, eremu magnetikoei edo erradiazioari buruz ikasteko eta gure inguruan etengabe dauden oinarrizko propietate horiek hobeto ezagutzeko.

UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Durangoko Bizenta Mogel Liburutegiak antolatutako Zientziaren Ertzetik zikloaren parte den hitzaldi-solasaldia liburutegi horretan izango da. Sarrera librea izango da edukiera bete arte. Horrez gain, solasaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da EiTB Kosmos atarian.

Hitzaldi-solasaldia: Mugikorretik sukaldeko plakara: eguneroko teknologia

Hizlaria: Eduardo Ogando Arregui Fisikan doktorea da. 2004 eta 2019 urteen artean UPV/EHUko SGIker Ikerketa Zerbitzu Orokorretako Konputazio Zerbitzuko goi-mailako teknikari gisa lan egin du. Txema Mercero doktorearekin batera, superordenagailuaren eta, oro har, zerbitzuaren kudeaketaren arduraduna izan da. Hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du ikertzaile nagusi bezala eta argitalpen zientifiko ugariren egilea da. Nanofotonika eta atomo-kalkuluak dira bere ikergaiak. 2019az geroztik, Euskal Herriko Unibertsitateko Fisika saileko irakaslea da eta Farmazia Fakultatean irakasten du.