Zientziaren Ertzetik: Bakterio ahaldunak? Antibiotikoekiko erresistentzia garatu duten bakterioak

Xehetasunak

Data eta ordua:

10 de urtarrila de 2025 / 18:30 20:00

Hizkuntza: Euskara

Egoitza

Bizenta Mogel Biblioteka

Komentukalea, 8
Durango,
+ Google Map

Ohikoa da entzutea bakterioek geroz eta erresistzentzia handiagoa erakusten dutela antibiotikoen aurrean. Arazo hutsala eman dezake, baina antibiotikoekiko erresistentzia horrek badu bere garrantzia. Are gehiago, bakterio horien ugaritzea mehatxu biologiko bihurtu da eta horrek arriskuan jartzen du gure etorkizuna eta osasuna.

Baina, zer dela eta gertatzen da hori eta zeintzuk izan daitezke horren ondorioak? Zientziak egoera horri aurre egiteko erantzunik aurkitu du? Galdera horiei erantzungo die, hain zuzen ere, Itziar Alkorta Calvo Euskal Herriko Unibertsitateko Biokimika eta Biologia Molekularreko irakasle eta ikertzaileak Bakterio ahaldunak? Antibiotikoekiko erresistentzia garatu duten bakterioak hitzaldian.

Hitzaldia urtarrilarren 10ean, 18:30ean, izango da Durangoko Bizenta Mogel Bilbiotekan liburutegiak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatutako Zientziaren Ertzetik hitzaldi zientifikoen zikloaren barnean.

Sarrera librea izango da edukiera bete arte eta streamingez jarraitzeko aukera ere egongo da EITBren Kosmos kanalaren bitartez.

Hizlaria

Itziar Alkorta Calvo: Biokimikan doktorea, Biokimika eta Biologia Molekularreko Saileko irakasle titularra UPV/EHUn eta unibertsitate bereko Ikerketa Zerbitzu Orokorretako (SGIker) zuzendaria da. Euskal Herriko Unibertsitatean Kimikan lizentziatu eta Biokimikan espezializatu zen. Doktore-tesia unibertsitate bereko Biokimika eta Biologia Molekularreko Sailean egin zuen eta doktorego-osteko ikerketa egin zuen Berkeleyn.