Xehetasunak
Data eta ordua:
martxoak 6 / 18:30 – 19:30
Hizkuntza: Gaztelania.
Streaming-a: Bai. Katedratik.
Egoitza
Ariketa fisikoaren gabezia norberaren hautatua da ala bizi garen kaleen diseinuaren ondorioa? Hiri-segurtasuna, argiztapena edo auzo bakoitzaren egoera sozioekonomikoa bezalako faktoreek “errezeta mediko” ikusezin baten moduan eragiten dute jarduera fisikoan, eta, horrenbestez, bertan diren osasunean.
Euskal Herriko Unibertsitateko Erizaintza eta Osasun Publikoko ikerketa-taldeak bultzatutako herritarren zientziako proiektu batek erakutsi du auzoak nola diseinatzen diren funtsezkoa dela bertako bizilagunen osasunerako, eguneroko ohiturak baldintzatzen baititu, hala nola oinez ibiltzea edo ariketa fisikoa egitea.
Osasun komunitarioari lotutako proiektu hau jakinarazterko, Leyre Gravina, ekimenaren koordinatzaileak eta EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakasleak “El diseño de los barrios, factor determinante en la salud de sus habitantes” (Auzoen diseinua, biztanleen osasunaren faktore erabakigarria) izeneko hitzaldi-solasaldia eskainiko du martxoaren 6an, ostiralean, Durangoko Bizenta Mogel Bibliotekan.
Hitzaldian, Gravinak azalduko du Bilboko hiru auzotako –Deustu, Uribarri eta San Frantzisko- berrogeita hamar bat bizilagunek nola hartu zuten ikertzaile rola, bost asteko epean argazkien bidez beren inguruko oztopoak eta baliabideak identifikatu eta dokumentatzeko. Lan kolektibo horri esker, auzoen diseinuaren eta osasunaren arteko harremanari buruzko eztabaida-guneak sortu ziren.
Horrez gain, ikerketaren emaitza nagusiak eta osasun komunitarioa hobetzeko gomendio batzuk ere zabalduko ditu. Gaztelaniaz eskainiko den saioak gure udalerrietako espazio urbanoek bizimodu osasungarriagoak sustatzeko –edo, alderantziz, zailtzeko- duten gaitasunaz hausnartzera gonbidatuko du.
Jarduera hau Zientziaren Ertzetik dibulgazio-zikloaren barruan kokatzen da, Euskal Herriko Unibertsitateko Katedrak eta Durangoko Liburutegiak antolatuta. Sarrera doakoa izango da, lekua bete arte, eta saioa zuzenean jarraitu ahal izango da EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren TikTok kanalaren bidez.
Hizlaria
Leyre Gravina Alfonso Biologian lizentziaduna da eta Fisiologian doktorea (Euskal Herriko Unibertsitatea). Gaur egun, Erizaintza I saileko irakasle agregatua da EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean. Halaber, “Erizaintza eta Osasunaren Sustapena” ikerketa-talde sortu berriaren ikertzaile nagusia da. Talde horrek osasun komunitarioa du ardatz, eta hiri eta gizarte inguruneko faktoreek herritarren bizi-ohituretan eta ongizatean nola eragiten duten aztertzen du.

