Xehetasunak
Data eta ordua:
9 de azaroa de 2015 / 19:00 – 20:30
Egoitza
Gure DNAk egunero jasotzen ditu kalteak: erradiazioak, erradikal askeak, minbizia eragiten duten beste substantzia batzuk… Hala eta guztiz ere, gure organismoak badu kalte horiek konpontzeko ahalmena. Esparru horretan egindako aurkikuntza garrantzitsu bati esker Tomas Lindahl suediarrak, Paul Modrich estatubatuarrak eta Aziz Sancar turkiarrak Kimikako Nobel saria jaso berri dute.
Ainhoa Iglesias UPV/EHUko Genetikako irakasleak gai honi buruz hitz egingo du ‘Zergatik merezi du Nobel saria DNAren konponketak?’ izeneko hitzaldian. Ekitaldi hau azaroak 9an burutuko da Azkuna Zentroan. Hitzaldi hau euskaraz egingo da.
Zientziateka hilean bitan UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.
Gonbidapenak Azkuna Zentroko informazio-gunean hartu behar dira. Sarrera doanekoa da.