Zelula ama perfektuaren bila

Xehetasunak

Data eta ordua:

10 de ekaina de 2015 / 19:00 20:30

Egoitza

Auditorio de Azkuna Zentroa (planta -1)

Plaza Arriquíbar, 4
Bilbao,
+ Google Map

Duela 30 urte, bihotzeko zelula bat edo neurona bat azaleko zelula batetik abiatuta sortzea zientzia fikziozko kontua zirudien. Baina, medikuntza birsortzailearen eboluzio izugarri azkarrari esker, errealitate bihurtu da. Gaur egun badakigu zelula ama pluripotenteek nahi dugun zelula motak sortzeko ahalmen izugarria dutela: bihotzeko zelulak, pankreasekoak edo neuronak, besteak beste, baina, erabili ahal ditugu zelula horiek gaixotasunak osatzeko? Haien bitartez gaixotasunak osatzetik hurbil edo urruti al gaude?

Cristina Eguizabalek, Osakidetzako Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroaren Zelula Terapia eta Zelula Ama Unitatearen arduraduna, ‘En busca de la célula madre perfecta’ (‘Zelula ama perfektuaren bila’) hitzaldi eta mahai-inguruan sortuko diren galderei erantzungo die. Hitzaldia ekainaren 10ean izango da, arratsaldeko 7etan, Azkuna Zentroan.

Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.

Sarrerak Azkuna Zentroaren informazio-gunean hartu behar dira. Sarrerak doan dira, bete arte. Hitzaldia gaztelaniaz izango da.