Gezurrak erostera noa

Xehetasunak

Data eta ordua:

1 de ekaina de 2016 / 19:00 20:30

Egoitza

Bizkaia Aretoa, Baroja aretoa

Abandoibarra 3
Bilbo,
+ Google Map

Elikadura eta kosmetika arloetako industriek urteak eta urteak daramatzate herritarrak engainatzen, haien publizitate-estrategietan zientziaren ikuspegitik inongo funtsik ez duten ustezko argudio zientifikoak erabiliz. Eslogan engainagarri horien erabilerak ondorio zuzenak eragin ditzake herritarren poltsikoan zein osasunean.

José Manuel López Nicolás Murtziako Unibertsitateko Biokimika eta Biologia Molekularreko irakaslea eta Scientia blogaren arduraduna da, eta ekainaren 1ean, ‘Gezurrak erostera noa’ izenburuko hitzaldia eskainiko du UPV/EHUren Bizkaia Aretoko Baroja Gelan (Abandoibarra 3, Bilbo), industria horien gehiegikeriak salatu, bertaratutakoei iruzurrak antzemateko tresnak eskaini eta publizitatearen kontrola hobetzeko proposamenak azaltzeko asmoz.

Hitzaldia gaztelaniaz egingo da. Sarrera irekia eta doakoa izango da aforoa bete arte.