Xehetasunak
Data eta ordua:
10 de uztaila de 2017 / 09:00 – 12 de uztaila de 2017 / 13:00
Egoitza
Ezagutza eskuratu eta sortzeak informazioa jaso eta lantzea eskatzen du, eta guk badaukagu prozesu horien zerbitzura dagoen aparatu bat – aparatu kognitiboa deitzen duguna–, hainbat sistema errezeptorek eta gailu zentral batek –entzefaloak– osatua. Zientziei esker, prozesu horretan parte hartzen duten hainbat elementu argitu ahal izan ditugu, kanpotik hartzen ditugun seinaleetatik abiatu, horien transdukzio, transmisio eta prozesamendu neuronaletik igaro, eta zerebroak irudiak, soinuak, sentsazioak, emozioak eta ezagutzak sortzeko duen modura iritsi arte.
Aurreko lerroetan aurkeztu duguna Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko udako ikastaro batean landuko dugun kontzeptu sarea da. Aipatutako prozesuetatik ibilbide bat egingo dugu hainbat saiotan, usainak, musika, artea eta hizkuntza, hau da, giza emozioen eta ezagutzaren oinarrizko elementuak, nola jasotzen eta prozesatzen ditugun nabarmenduz. Eta, bukatzeko, aztertutako fenomenoek giza ezagutzari ezartzen dizkioten mugak aztertuko ditugu.
UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Ikerbasque Fundazioaren eskutik datorkigun “Una aventura científica: de las partículas subatómicas al conocimiento” ikastaro hau Donostiako Miramar Jauregian egingo da uztailaren 10etik 12ra, eta hauxe izango da programa:
Uztailak 10
Fernando Cossío (Kimika Zientzien Fakultatea, UPV/EHU; Donostia): Presentación: un viaje a través de la materia
Joaquín Sevilla (Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Iruñea): La naturaleza de la luz y del sonido
Xabier López (DIPC eta Kimika Zientzien Fakultatea, UPV/EHU; Donostia): La luz de tus ojos: la molécula receptora
Miren Bego Urrutia (Zientzia eta Teknologia Fakultatea, UPV/EHU; Leioa): De los sentidos al cerebro: transductores
Uztailak 11
Antonio Martínez Ron (Next, Vozpópuli; Madril): El viaje de la luz
José Ramón Alonso (Biologia Fakultatea, Salamancako Unibertsitatea; Salamanca): De moléculas flotantes a emociones incontroladas
Almudena Martín Castro (Zientzien Fakultatea, UNED; StyleSage; Madril): Música, física y significado
Clara Martin (BCBL, Ikerbasque; Donostia): El cerebro eléctrico percibe el lenguaje
Uztailak 12
Itziar Laka (Letren Fakultatea, UPV/EHU; Gasteiz): Condenados al sentido
Deborah García Bello (Dimetilsulfuro; Coruña): Significancia de materiales en el arte contemporáneo
Luís Martínez (Alacanteko Neurozientzien Institutua, CSIC-Miguel Hernandez Unibertsitatea; Alacant): La mente recreadora
Juan Ignacio Pérez (Zientzia eta Teknologia Fakultatea, UPV/EHU): Los límites del conocimiento