Udako ikastaroa: Zientziaren deabruak

Xehetasunak

Data eta ordua:

8 de uztaila de 2015 / 09:00 14:00

Egoitza

Palacio Miramar

Paseo Miraconcha, 48
Donostia,
+ Google Map

Zientzia biztanleei, oro har, zein hainbat mailako ikasleei transmititzeko orduan, metodo zientifikoa deritzonaren garrantzia eta historian zehar zientzia enpresaren lorpen handien nabarmentzen ditugu. Halere, enpresa intelektual gisa arrakastatsua izan bada ere, eta garapenerako faktore izan bada ere, beti izango ditu kritikak eta arazoak, eta gizartearen sektore batzuk, gainera, mesfidantza ere badiote.

Zientzia zalantzan jartzen duten jarrera batzuk, zuzenean edo ez, haren ahultasunen ondoriozkoak edo zientziaren komunitateko kideek izan dezaketen etika gabeziaren ondoriozkoak izaten dira. Zer dago sasi-zientzien oinarrian? Zein neurritan laguntzen dute zientzialarien jarrerek zientziaren existentzian? Zergatik ez ditu zientzia sistemak bere komunitateko gizonezkoak eta emakumezkoak era berean tratatzen? Zein irizpide etiko jarraitu behar ditugu jarduera zientifikoari mugak jartzeko? Zeren ondorioa da zientziaren iruzurra? Komunitateak berak modu egokian eta eraginkorrean erasotzen al dio?

Horiek dira UPV/EHUren “Zientziaren deabruak. (Kont)zientziarekin hezten” (“Los demonios de la ciencia. Educando en (con)ciencia”) udako ikastaroan erantzun nahi ditugun galderak. Beraz, bere esparru etikoan, praxi zientifikoa hobetzea ahalbidetuko duten irizpideak sendotzen saiatuko gara, zientzia gizartean hedatzeko orduan eta baita hura irakasteko orduan ere, hainbat alderdi kritiko barneratzea garrantzitsua iruditzen zaigulako, ikastaro honetan aipatuko ditugunak, esaterako.

Udako ikastaroak Donostiako Miramar Jauregian burutuko dira, uztailaren 8 eta 10 bitartean.

Ikastaroei buruzko informazio gehiago eskuratu ahalko duzu hemen.

Programa:

Uztailaren 8a

09:00 h Dokumentuak banatzea

09:15 h Hasiera: Fernando P. Cossío Mora (Ikerbasque, Zientziako Euskal Fundazioa eta Kimika Fakultatea, UPV/EHU).

10:15 h “Zientzia, kontzientzia eta mina” (“Ciencia, conciencia y dolor”) Pilar Goya Laza (Kimika Medikoko Erakundea, CSIC.

11:15 h Atsedenaldia

11:45 h “Lagun ikusezinak ” (“Compañeras invisibles”) Carolina Martínez Pulido (La Lagunako Unibertsitatea).

12:45 h Mahai-ingurua “Emakumeek zientzia egiten dute: Bazterkeria edo begirunerik eza?” (Ellas hacen ciencia: ¿Discriminación o Desconsideración?”) Fernando P. Cossío Mora, Pilar Goya Laza eta Carolina Martínez Pulido.

Uztailaren 9a

09:15 h “Elikaduraren eta osasunaren mito (sasi)zientifikoak” (““Mitos (pseudo)científicos en la alimentación y la salud”) José Miguel Mulet Salort Valentziako Unibertsitate Politeknikoko Landareen Biologia Molekularreko eta Zelularreko Erakundea).

10:15 h “Pentsaera magikoen eta engainuen oinarri psikologikoak” (“Bases psicológicas del pensamiento mágico y la superchería”) Helena Matute Greño (Deustuko Unibertsitatea).

11:15 h Atsedenaldia

11:45 h “Praxi txarra zientzian” (“La mala praxis en ciencia”) Joaquín Sevilla (Nafarroako Unibertsitate Publikoa).

12:45 h “Sasizientzia eta zientzia okerra” mahai-ingurua (“La pseudociencia y la mala ciencia”) José Miguel Mulet Salort, Helena Matute Greño eta Joaquín Sevilla .

Uztailaren 10a

09:15 h “Edozer gauzak balio du ikerketa zientifikoan?” (“¿Todo vale en la investigación científica?”) Mabel Marijuan Angulo (Medizina eta Odontologia Fakultatea; UPV/EHU).

10:15 h “Desberdintasunaren matematikak” (“Las matemáticas de la desigualdad”) Eva Ferreira García (Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea, UPV/EHU).

11:15 h Atsedenaldia

11:45 h “Zientziaren Ethosa: balioak eta bertuteak” (“El ethos de la ciencia: valores y virtudes”) Juan Ignacio Pérez Iglesias (Kultura Zientifikoko Katedra eta Zientzia eta Teknologia Fakultatea (UPV/EHU).

12:45 h “Zientzia eta kontzientzia” (“Ciencia y conciencia”) mahai-ingurua, Mabel Marijuan Angulo, Eva Ferreira García eta Juan Ignacio Pérez Iglesias.