“Soy Jon y estoy muerto” antzezlana Bidebarrieta Zientifikoan

Xehetasunak

Data eta ordua:

25 de iraila / 19:00 20:30

Hizkuntza: Gaztelera

Egoitza

Bidebarrieta Liburutegia

Bidebarrieta kalea, 4
Bilbao, Bizkaia
+ Google Map

Jonek minbizia du eta bere osasuna sasimedikuntzaren esku jartzen du. Hori da Soy Jon y estoy muerto antzezlanaren abiapuntua. Hain zuzen ere, Bidebarrieta Zientifikoa hitzaldi zientifikoen zikloari hasiera emango dion emanaldia.

Soy Jon y estoy muerto antzezlanak minbizia duen eta kimioterapiari muzin egiten dion protagonistaren istorioa kontatzen du. Sasimedikuntzaren hautua egiten duen pertsonaiaren egoera bere guraso, anaia txikia, medikua edo lagunen ikuspuntutik azaltzen duen obra hau sasimedikuntzaren aurkako alegatua da. Antzezlana Javier Fernández Panaderok idatzi eta Rafa Sánchezek zuzendu eta antzezten du. Hain zuzen ere, emanaldiaren ondoren solasaldia egingo da autorearekin.

Proposamen ezberdin horrekin bueltatuko da Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak antolatutako hitzaldi zientifikoen zikloa. Lehen hitzordu hori irailaren 25ean Bilboko Bidebarrieta Liburutegian, 19:00etan, izango da Bilbo Zientzia Plaza ekimenaren barnean.

Emanaldirako sarrera librea izango da edukiera bete arte. Hala ere, Bidebarrieta Zientifikoa zikloko beste hitzaldi guztiak bezala, streamingez jarraitzeko aukera egongo da Bidebarrieta Liburutegiko Kulturgunea kanalaren bitartez.