Software Carpentry Jardunaldia

Xehetasunak

Data eta ordua:

28 de ekaina de 2017 / 09:00 30 de ekaina de 2017 / 17:00

Egoitza

Centro Elbira Zipitria de la UPV/EHU

Ondarreta Pasealekua
Donostia,
+ Google Map

Egungo ikerketa munduan, behatzeko teleskopio bat edota esperimentatzeko saiodi bat eskura izatea bezain garrantzitsua da Software egoki bat edukitzea.

Ohizko laborategi esperimental zein konputazional puruek aztertu beharreko datu kopuru izugarria sortzen dute. Kopuru hau handituz eta handituz doa, kasu askoetan alogaritmo espezifikoak diseinatu behar direlarik proiektu zehatz bakoitzaren beharrei erantzuna emateko.

Ikerlari bakoitzak software espezifikoak garatu ahal izatea litzateke egokiena,ikerketa arlo bakoitzaren behar espezifikoei aurre egin ahal izateko.

Behar hauei erantzuna emateko, urtero bezala, Materialen Fisika Zentroak (CFM), eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) “Software Carpentry” jardunaldia antolatzen dute, ekainaren 28tik 30era, UPV/EHUko Donostiako Elbira Zipitria zentroan, Donostia International Physics Center-en (DIPC) babesarekin. Eskura zeuden 44 eserlekuak bete dira dagoeneko.

Modu praktiko batean, ikerlariak oinarrizko konputazioan trebatzea du helburu jarduera honek, baita jakinduria honen inguruko praktika onen kontzeptuak azaltzea ere.

Graduko ikasleei, post eta predoktoradutzaikerlariei, zein orokorrean interesa eduki dezakeen edozein ikerlariei zuzendutako jardunaldia da. Ikerketara zuzendutako  konputazioan lehenengo urratsak emateko gogoa daukan edozeinentzat aukera paregabea da, izan ere, aurretiko ezagutzarik izatea beharrezkoa ez baita.

Betidanik denontzat

“Software Carpentry” nazioarteko erakundeak horrelako kurtso eta lantegi desberdinak antolatu izan ditu 1998tik. Ingeniaritza Teknikoa, Biomedikuntza, Geologia eta beste ikerketa arlo askoetan ezagutza hauek zabaldu dituzte. Ia 20 urteko esperientziaren ondoren eta emaitzak ikusita, lantresna hauek menperatzea ezin bestekoa dela esan dezakegu.

Iñigo Aldazabal CFMko kalkulu Zentroko arduradunak zuzentzen ditu jardunaldi hauek.

Lantegiak doakoak dira eta irakasle adituez osatutako talde batek emango ditu.