“Se non è vero…” egiondoa, gertakari alternatiboak eta spam informatzailea

Xehetasunak

Data eta ordua:

13 de ekaina de 2017 / 09:00 14:00

Egoitza

Bizkaia Aretoa, Baroja aretoa

Abandoibarra 3
Bilbo,
+ Google Map

Egiondoaren garaian bizi garela diote. Termino horrek emozio-apelazioak eta norberaren sinesmenak iritzi publikoa sortzeko unean gertakari objektiboek eta informazio kontrastatuek baino garrantzi handiagoa dutela esan nahi du.

Askotan, jakintza zientifikoa eta errealitateari metodo zientifikoak baliatuta gerturatzea gutxiestea eragiten du horrek. Testuinguru horretan, unibertsitateak urtero-urtero egiten dio aurre gizartean jarrera kritikoa sustatu eta egiaztatutako gertaeretan oinarritutako kontakizuna eraikitzeko erronkari.

Gai horien inguruan hausnartu eta egiondoaren kontzeptuaren benetako nondik-norakoak zein diren ezagutarazteko, EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta ehuGune foroak “Se non è vero…” egiondoa, gertakari alternatiboak eta spam informatzailea hitzaldia antolatu dute, ekainaren 13an izango dena, Unibertsitatearen Bizkaia Aretoan.

Besteak beste, biologia, filosofia, zientzia politiko edo soziologiako adituek parte hartuko dute diziplina anitzeko bilkura honetan.

Sarrera doan izango da, eta aldez aurretik izena eman beharra dago posta elektroniko bidez, hurrengo helbidean: joxerramon.bengoetxea@ehu.es. Hitzaldiak gaztelaniaz izango dira.

Egitaraua:

09:15 Hasiera: Nekane Balluerka, UPV/EHUko errektorea

09:30 – 09:45 “Historian barrena: Pirron (Elis, K.a. III. mendea), things and speech (Hobbes, XVII. mendea) eta skepsis-a aro digitalean”, Joseba Agirreazkuenaga (UPV/EHU)

09:45 – 11:00 Oinarriak (go mahai ingurua)

  • “Ideologia guztiek sortu zituzten gertakizun alternatiboak”, Juan Ignacio Perez Iglesias (Kultura Zientifikoko Katedra)
  • “Noren aurka ari gara galtzen gerra”, César Tomé López (Kultura Zientifikoko Katedra)
  • “Itxurari zentzua ematen”, Helena Matute (Deustuko Unibertsitatea)
  • “Egiondoaren faltsutasunak”, Javier Echeverria (Jakiunde)

10:45 – 11:00 Eztabaida (moderatzailea: Xabier Aierdi, ehuGune)

11:00 – 11:15 Kafea

11:15 – 12:30 Egiondoa eta zuzentasun politikoa (2. mahai ingurua)

  • “Pospolitikaren egiak”, Pedro Ibarra (UPV7EHU)
  • “Nazionalismoa eta egiondoa Interneten aroan”, Daniele Conversi (Ikerbasque, UPV/EHU)
  • “Sare sozialek zure sinesmenak sendotzen dituzte, baita okerrak ere”, Uxune Martinez (Euskampus)
  • “Aurre-egia eta egiondoa”, Xabier Aierdi (ehuGune)

12:15 – 12:30 Eztabaida (moderatzailea: Joxerramon Bengoetxea, ehuGune)

12:30 – 13:45 Gertaerak eta kontakizunak (3. mahai ingurua)

  • “Sinesgarritasuna: egiondoaren mozorro engainagarria”, Juan Igartua (UPV/EHU)
  • “Gertaerak, kontakizun anitzak eta berkontzeptualizazioak”, Mari Luz Esteban (UPV/EHU)
  • “Nazioarteko harremanak/Testuen arteko harremanak”, Noe Cornago (UPV/EHU)
  • “Egiondoa: Harreman Publikoentzako etapa berria”, Esti Leon (Innobasque)

13:30 – 13:45 Eztabaida

13:45 – 14:15 Eztabaida orokorra (Eztabaida eta etorkizunerako proposamenak. Moderatzailea: Luis Mendizabal, ehuGuneko kolaboratzailea)

Oharra: Jardunaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da zuzenean kanal hauetan:
http://ehutb.ehu.es/canal1
http://ehutb.ehu.es/1katea