Xehetasunak
Data eta ordua:
13 de urtarrila de 2023 / 18:30 – 20:00
Egoitza
Atzean utzi berri dugun urtean kazkabar erasan handiak, uholdeak eta bero boladak albiste izan dira. Are gehiago, bero boladen ondorioz serie historikoan beroena izan da 2022. urtea.
Horrelako muturreko gertakari meteorologikoak mundu mailan ere gertatzen dira. Horren adibide izan dira, adibidez, azken asteetan Ipar Amerikan izandako ezohiko tenperatura hotz zein uda hasieran Kanadan erregistratutako 49,6º graduko tenperatura beroak. Egoera horren aurrean zientzialariek ohartarazi dute gero eta ohikoagoak izango direla muturreko gertakari meteorologikoak eta bide beretik doa egoera deskribatzeko Glasgoweko klimaren konferentzian “normaltasun berriaz” hitz egin zuen Nazio Batuen Erakundea (NBE).
Azken hilabeteetan albiste izan diren gertakari horiek abiapuntu hartuta, Onintze Salazar Perez fisikari eta Euskalmeteko meteorologoak “Zer dira muturreko gertakari meteorologikoak?” hitzaldi-solasaldia eskainiko du.
Hitzaldia 18:30an izango da Durangoko Bizenta Mogel liburutegian, UPV/EHU-ko Kultura Zientifikoko Katedrak eta bibliotekak antolatzen duten Zientziaren Ertzetik zikloaren barnean. Sarrera librea izango da aforoa bete arte. Hitzaldi-solasaldia streaming-ez jarraitzeko aukera ere egongo da EiTB Kosmos kanalean.
Hizlaria
Onintze Salazar Perez Tecnaliako energia eta ingurumen saileko ikertzailea da eta Euskalmeten dihardu meteorologo gisa. Horretaz gain, fisikaria eta komunikatzailea da. Hain zuzen ere, EiTB taldeko hainbat komunikabideetan parte hartzen du. Zientzia-dibulgazioan bide luzea egindako profesionala da eta Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzako aholkularia ere bada.
Hitzaldi-solasaldia: “Zer dira muturreko fenomeno meteorologikoak?”
Hizlaria: Onintze Salazar Perez fisikaria da, meteorologia arloan espezializatua. Ingurumen Ingeniaritzako Masterra egin zuen Bartzelonako Unibertsitate Politeknikoan eta EHU eta NUPeko Kultura Zientifikoko Masterra ere gauzatu du. Tecnaliako energia eta ingurumen saileko ikertzailea da eta Euskalmeten dihardu meteorologo gisa. Zientzia-dibulgazioan bide luzea egindako profesionala da eta Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzako aholkularia ere bada.