‘Ongizate digitala eta adingabeak’ zikloa

Xehetasunak

Data eta ordua:

urtarrilak 29 / 12:00 13:30

Hizkuntza: Gaztelania.

Streaming-a: Ez.

Egoitza

EHUko Psikologia Fakultatea

Avenida de Tolosa 70.
Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa 20008
+ Google Map

Ostegun honetan, urtarrilaren 29an, 12:00etatik 13:30era, Donostian, Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Fakultateko Areto Nagusian adingabeei, teknologiari eta osasun mentalari buruzko jardunaldia egingo da. The Conversation elkarteak antolatu du jardunaldia, EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta EHUko Ikerketa Gizartean Zabaltzeko Zuzendaritzaren laguntzarekin, eta Cyber Guardians-ekin elkarlanean.

Hainbat alorretako adituek, hala nola, Psikiatria, Pedagogia, Teknologia eta legedia, teknologia berrien eta interneten erabilera eta gazteen osasun mentala aztertuko dute. Gai horiek sakon aztertu eta eztabaidatuko dituzte jende guztiarentzat irekitako saio batean.

Ekitaldian, EHUko irakaslea eta psikologian doktorean den Juan Manuel Machimbarrenak parte hartuko du, Delia Rodriguez Familia eta Haurren Zuzenbidean espezializatutako abokatuarekin eta Tatiana Iñiguez Zaragozako Unibertsitateko Informazio eta Komunikazio Teknologien dekanordearekin batera. 

Eztabaidan, profesionalek, osasun mentaleko zein teknologia arloko fundazioek, guraso-elkarteek eta gazteek hartuko dute hitza, gaiak gizarte osoan duen eragina aztertzeko. Informazio gehiago hemen.