Nepaleko lurrikara: bapateko suntsipena etengabeko bilakaeran

Xehetasunak

Data eta ordua:

23 de ekaina de 2015 / 19:00 20:30

Egoitza

Azkuna Zentroa Mediateka (Level 2)

Plaza Arriquibar, 4
Bilbao,
+ Google Map

Apirilak 25ean eta maiatzak 12an lurra bortizki astindu zen Nepalen. Egun haietan, Richter eskalan 7,9 eta 7,3 graduko indarra eduki zuten bi lurrikara indartsuk herrialdea txikitu zuten. Lurrikarak indar suntsitzailea dira gizakiontzat, baina indar eratzaileak dira lurrarentzat: Himalaia mendikatea sortu eta kontinenteen apurketa eta banaketa eragiten dute. Nepalgo ezbeharraren moduko bat gertatzen den bakoitzean zalantza berdintsuak sortzen dira gizartean: Badago lurrikarak aurreikusteko aukerarik? Zergatik sortzen dira? Nondik dator haien suntsipen ahalmena? Zeintzuk dira munduan zehar arrisku sismiko handiena duten lurraldeak? Zein da gure inguruan lurrikara handiren bat gertatzeko dauden aukerak?

Arturo Apraiz UPV/EHUko Geodinamikako irakasleak galdera hauei erantzuna emango die ‘Nepaleko lurrikara: bapateko suntsipena etengabeko bilakaeran’ izeneko hitzaldian. Ekitaldi hau ekainak 23an burutuko da Azkuna Zentroan.

Zientziateka hilean bitan UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da. Hitzaldi hau euskaraz egingo da.

Gonbidapenak Azkuna Zentroko informazio-gunean hartu behar dira. Sarrera doanekoa da.