Xehetasunak
Data eta ordua:
14 de iraila de 2018 / 10:00 – 15 de iraila de 2018 / 20:00
Egoitza
Irailaren 14an eta 15ean, zientzia modu errazean gizarteratzea helburu duen Naukas 2018 ekitaldia izango da Bilbon. Aurtengoa, naukas.com plataforma eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eskutik datorkigun ekitaldiaren 8. edizioa da eta Bilboko Euskalduna Jauregiko Auditoriumean burutuko da.
Ekitaldia –horrelako lehena Estatuan– UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskampus Fundazioak antolatzen dute eta Zientzia eta Teknologiarako Fundazioaren (FECYT) – Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateen Ministerioaren laguntzarekin. Bizkaia Zientzia Plaza zientziaren hedapenerako eta zientziaren lanbidean erreferentziarako zentro bihurtzeko sortu da eta EiTB-ren webgunean zuzenean ikusteko aukera izango da. Hitzaldi eta jardueretarako sarrera doakoa da.
Zorroztasuna eta umorea uztartuz, 10 minutuko hitzaldi laburren bitartez askotariko jakintza-arloekiko jakin-mina pizten ahaleginduko dira hizlariak. Horrez gain, hainbat ikertzaile, zientzialari eta adituei egingo zaizkie elkarrizketak eta, gainera, umorezko bakarrizketak, esperimentuak eta haurrentzako jarduera-programa ere eskainiko dira.
Horrez gain, Ciencia Clip Bigarren Hezkuntzako zientzia-dibulgaziozko bideo lehiaketaren sariak banatuko dira. Eta bertan jakinaraziko epaimahaiko sari bereziaren irabazlea, hauek Genevako CERN laborategia bisitatzera joateko bidaia irabaziko dute.
Informazio gehiago eta programazioa: bzp.eus