Xehetasunak Data eta ordua: Hizkuntza: Eleanitza Egoitza GEAS: Lurra aztertzen duten emakumeak garai, testuinguru historiko eta nazionalitate desberdinetako 12 emakume geologori ahotsa emateko bidaia proposatzen du. Erakusketaren protagonista diren emakume guztiek izendatzaile komuna dute: arrasto ezabaezina utzi zuten ezagutzaren geruzei buruz. Bi bisita gidatu egongo dira: irailaren 24an, gazteleraz, 18:00etan eta irailaren 26an, ordu berean, euskaraz. […]
Xehetasunak Data eta ordua: Hizkuntza: Eleanitza Egoitza Bilbo Zientzia Plaza, zientzia-dibulgazioaren ekimen handiena, bueltan da. Ezagutza zientifikoaren dibulgazioa paisaia kulturalaren elementu bat gehiago bilakatu duen ekimena irailaren 10ean hasi eta 30era arte luzatuko da aurten eta, beste behin ere, Euskalduna Bilbao, Bizkaia Aretoa-UPV/EHU eta Bidebarrieta Liburutegia zientziaz hitz egiteko eszenatoki bihurtuko dira. Bertan hitzaldi, ikuskizun, […]
Xehetasunak Data eta ordua: Hizkuntza: Eleanitza Egoitza Zientzia dibulgazioaren ekitaldi handiena Bilbora itzuliko da aurten. Naukas Bilbaoren hamalaugarren edizioa irailaren 19, 20, 21 eta 22an egingo da Euskalduna Jauregian eta Bizkaia Aretoa-UPV/EHUn. Egun horretarako behin-behineko programa ere prest dugu. Aurreko urteetan bezala, publiko anitz bati zientzia dibulgazioa eskaintzeko asmoarekin, programa zabal prestatu dugu. Hasteko, ostegunean […]
Xehetasunak Data eta ordua: Hizkuntza: Gaztelera Egoitza Itsasoko energia berriztagarriak edota ozeanoetan aurki daitezkeen mikroplastikoen arazoa aurtengo NAUKAS PROn hizpide izango dira, beste hainbat gairen artean. Izan ere, aurten ere ikertzaileak Euskalduna Bilbaoko eszenatokira igoko dira arlo horietan egin diren azken ikerketen inguruan hitz egiteko. Oraingo honetan Euskal Herriko Unibertsitateko, Plentziako Itsas Estazioko (PiE-UPV/EHU), AZTIko, […]
Xehetasunak Data eta ordua: Hizkuntza: Gaztelania Egoitza Aurten ere zientzia-dibulgazioaren ekimen ezagunena Bilbora dator. Irailaren 20an eta 21ean zientzia Euskalduna Bilbaoko eszenatokira igoko da berriz ere NAUKAS Bilbaoren edizio berri batean. Ostiral eta larunbatean, goizez eta arratsaldez, hamarnaka hizlari Euskalduna Bilbaoko eszenatoki nagusira igoko dira zientziaz hitz egiteko, betiere NAUKAS formatua errespetatuz. Hau da, ikusleei […]
Xehetasunak Data eta ordua: Hizkuntza: Eleanitza Egoitza Beste behin ere ikusle gazteenek hitzordua daukate NAUKAS Kidsen. Aurten, Bizkaia Aretoa-UPV/EHUn, zientzia protagonista nagusia izango den bi ikuskizun eskainiko dira. 10:30ean Circonciencia-ren Jugando con fuego ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da. Bertan, Aurora Ribosomak eta Armando Neutrinok suaren ezaugarriak erakutsiko dituzte umorez betetako esperimentuen bitartez. 12:00etan Tor magoaren […]
Xehetasunak Data eta ordua: Hizkuntza: Gaztelera Egoitza Jonek minbizia du eta bere osasuna sasimedikuntzaren esku jartzen du. Hori da Soy Jon y estoy muerto antzezlanaren abiapuntua. Hain zuzen ere, Bidebarrieta Zientifikoa hitzaldi zientifikoen zikloari hasiera emango dion emanaldia. Soy Jon y estoy muerto antzezlanak minbizia duen eta kimioterapiari muzin egiten dion protagonistaren istorioa kontatzen du. […]
Xehetasunak Data eta ordua: Hizkuntza: Euskara Egoitza Edozein artelanen sorreran ezinbesteko elementuak daude. Arte plastikoari buruz ari bagara, materia behar da. Baina historian zehar horiek ere aldatuz joan dira eta hainbat izan dira artelanak sortzeko erabilitako materialak. Izan ere, artistak erabiltzen dituen materialen ezaugarriak ezagutu behar ditu. Olio pinturaren konposatua, pigmentuak nola degradatzen diren edota […]