Marteren gainazala aztertuko duten begiak

Xehetasunak

Data eta ordua:

22 de otsaila de 2017 / 19:00 20:00

Egoitza

Azkuna Zentroa

Plaza Arriquibar, 4
Bilbao,
+ Google Map

UPV/EHUko ikerketa-talde batek NASAren Mars2020 misioan parte hartzen du. Misio honek ibilgailu zientifiko bat garraiatu nahi du Martera, izan litezkeen bizitza seinaleak aztertzeko, bizigarritasuna ebaluatzeko eta Marteko klimaren, atmosferaren eta geologiaren ikerketa hobetzeko. Ikertzaile hauek neurketa espektroskopikoen bitartez planeta gorriaren lurzorua analizatuko duen kamera bat kalibratuko dute. Analisi horren helburua seinale organikoak bilatzea eta aurkitutako laginen mineralogia eta konposaketa kimikoa, atomikoa eta molekularra zehaztea da.

Juan Manuel Madariagak, ikerketa-taldeko zuzendaria, proiektu honi buruz hitz egingo du “Marteren gainazala aztertuko dituzten begiak” izeneko hitzaldian.

Hitzaldia datorren otsailaren 22an burutuko da, Azkuna Zentroan (Bilbo), eta gaztelaniaz izango da. Zientziatekak hilero UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen dituen hitzaldietako bat da.

Sarrerak doan dira baina aretora sartzeko gonbidapenak hartu behar dira lehenik Azkuna Zentroko informazio-gunean.