Xehetasunak
Data eta ordua:
24 de otsaila de 2016 / 19:00 – 20:30
Egoitza
Itsas azpiko munduan gauza ezezagun asko dago oraindik ere. Giza jarduerek itsas azpian duten eragina, haren bioaniztasuna, hondoan gertatzen diren prozesuak eta haiek ozeanoen funtzionamenduan duten eragina zehatz eta mehatz ezagutzeko jarri zen abian 2010ean “Malaspina zirkumnabigazioko espedizioa: Aldaketa globalaren eta ozeano globalaren bioaniztasunaren azterketa”, diziplina-arteko ekimen zientifikoa, non 250 zientzialarik baino gehiagok hartu zuten parte.
Horietako bat Iñigo Azua da, UPV/EHUko Mikrobiologiako ikertzailea eta irakaslea, zeinak ‘Expedición Malaspina: 42.000 millas de viaje submarino’ (Malaspina espedizioa: 42.000 milia ur azpitik) izeneko hitzaldia eskainiko duen, otsailaren 24an, Azkuna Zentroan. Zientziateka programaren barruan eskainiko den hitzaldi hau gaztelaniaz izango da.
Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.
Sarrerak Azkuna Zentroaren informazio-gunean hartu behar dira otsailaren 1etik aurrera. Sarrera doan da.