Los orígenes de casi todo (UPV/EHUko Udako Ikastaroa)

Xehetasunak

Data eta ordua:

8 de uztaila de 2019 / 09:00 10 de uztaila de 2019 / 13:30

Egoitza

Palacio Miramar

Paseo Miraconcha, 48
Donostia,
+ Google Map

Hainbat urtetako tradizio bati jarraituz, Ikerbasque-Zientziarako Euskal Fundazioaren eta UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedraren arduradunek UPV/EHUren Udako Ikastaroetan emateko beste ikastaro bat proposatu dute.

“Los orígenes de casi todo” izenburupean, gizakien ingurua eta egoera sozialak eta kulturalak konfiguratzen dituzten zenbait errealitate natural eta gure espeziaren hainbat ezaugarri jorratuko dira. Uztailaren 8tik 10era izango da ikastaroa, Donostian.

Gizadiaren jatorriari eta gizakia gaurdaino garatu den inguruneari buruzko ikerketa giza pultsio baten ondorio da, gure espeziearen bilakaeraren lekukotasun idatzia dugunetik azaleratu den pultsioa. Jatorriaren ikerketan sartzen dira Unibertsoa eta haren zeinuak, bizitza eta haren agerbideak, gizakia eta haren atributu benetakoenak, eta gure zibilizazioaren oinarriak. Garai guztietako pentsalarien jakin-mina piztu duten gaiak dira, erlijio kredoen muina osatzen dutenak, sistema filosofikoen euskarriak, eta, beharbada ez oso modu kontzientean, gogoetara bultzatzen dutenak gutako bakoitza gure izateari eta haren zirkunstantziei buruz.

Jakina, 12 orduko ikastaro batean ezin daitezke aztertu gure errealitate materialaren jatorriari eta gure izaerari berari buruzko gai posible guztiak. Dena dela, berrikusi egin daitezke gugan gehien eragiten duten edo, gutxienez, agerikoenak diren gaiak. Eta horixe da hain justu ikastaro honetan proposatzen duguna.

Begien bistakoena den horretatik abiatuko dugu jatorriaren azterketa: Unibertsoa, bere horretan. Kimikarekin jarraituko dugu: nola erreakzionatzen duten materiaren oinarrizko osagaiek forma molekular askotarikoak sortzeko. Gero, Eguzki Sistemari eta gure planetari erreparatuko diegu, eta ondoren, bizitzaren jatorriari eta haren modalitate guztiei. Jarraian, gizakiaren txanda izango da: alde batetik, haren jatorri ebolutiboa; bestetik, gure espeziearen ezaugarri behinenak: hizkuntza, pentsamendu sinbolikoa, artea eta etika. Amaitzeko, hirien sorrera aztertuko dugu, giza zibilizazioaren oinarriak ezarri dituzten bizikidetza unitateak.

Ezustekorik ez bada, ikastaroa honako programa honi jarraikiz burutuko da:

Uztailak 8
Uztailak 9
Uztailak 10
  • 09:15 – 10:05: “El contexto de la divulgación de la ciencia” – Juan Ignacio Pérez Iglesias (UPV/EHU – Kultura Zientifikoko Katedra).
  • 10:15 – 11:05: “El pensamiento simbólico” – Xurxo Mariño Alfonso (Coruñako Unibertsitatea).
  • 11:05 – 11:35: Atsedenaldia.
  • 11:35 – 12:25: “El lenguaje” – Itziar Laka Mugarza (UPV/EHU-Gogo Elebiduna).
  • 12:35 – 13:25: “Las ciudades“ – Manuel Rojo Guerra (Valladolideko Unibertsitatea – Historiaurrea).

Informazio gehiago jasotzeko eta matrikula egiteko, jo UPV/EHUren udako ikastaroen webgunera. Matrikula maiatzaren 31 baino lehen egiten dutenek prezio murriztua izango dute.