Kozinatzeak egin gintuen gizaki

Xehetasunak

Data eta ordua:

16 de abendua de 2022 / 18:30 20:00

Egoitza

Bizenta Mogel Biblioteka

Komentukalea, 8
Durango,
+ Google Map

Gizakien eboluzioaren gakoak eta inflexio puntuak zehaztea eta ulertzea ikerkuntza arloan behin eta berriro errepikatu den helburua izan da. Une garrantzitsu horien artean bat aipatu da azken urteetan eta planteatu da eboluzioaren gako hori elikagaiak kozinatzean emandako urrats ebolutiboarekin lotura estua daukala.

Izan ere, gordin dauden elikagaiak jatetik prestatutakoak jatera emandako pausuak berebiziko garrantzia izan omen zuen gizakiaren eboluzioan. Prestatutako elikagaiak digeritzeko eta xurgatzeko erak ondorio sakonak izan zituen, adibidez, kozinatutako elikagaiek digestio-sistema txikiagoa behar dutelako eta gure arbasoek horretan aurreztutako energia enzefaloaren hazkundera bideratu ahal izan omen zutelako.

Richard Wrangham-ek planteatutako hipotesi horretatik tiraka, Juan Ignacio Pérez Iglesias biologoak, Euskal Herriko Unibertsitatean fisiologian katedradunak eta Kultura Zientifikoko Katedrako zuzendariak “Kozinatzeak egin gintuen gizaki” hitzaldi-solasaldia eskainiko du abenduaren 16an. 

Hitzaldia 18:30an izango da Durangoko Bizenta Mogel liburutegian, UPV/EHU-ko Kultura Zientifikoko Katedrak eta bibliotekak antolatzen duten Zientziaren Ertzetik zikloaren barnean. Sarrera librea izango da aforoa bete arte. Hitzaldi-solasaldia streaming-ez jarraitzeko aukera ere egongo da EiTB Kosmos kanalean.

Hizlaria

Juan Ignacio Pérez Iglesias biologia eta Euskal Herriko Unibertsitatean fisiologiako katedraduna da. Horretaz gain, UPV/EHU-ko Kultura Zientifikoko Katedrako zuzendaria da eta 2004ko maiatzetik 2009ko urtarrilera arte Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea izan zen. 2019an Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Humanitate, Kultura, Artea eta Gizarte Zientzietako saria jaso zuen.