Kilograma berri bat 2018an: Metrologia arloko iraultza handiena Frantziako Iraultzaz geroztik

Xehetasunak

Data eta ordua:

28 de iraila de 2016 / 19:00 20:00

Egoitza

Bizkaia Aretoa UPV/EHU

Abandoibarra Etorbidea, 3
Bilbo,
+ Google Map

Klaus von Klitzing 1985ean Fisikako Nobel sariduna izandakoak hitzaldi bat emango du arratsaldeko 19:00tan Bizkaia Aretoan (Bilbo) irailaren 28an, “Kilogramo berri bat 2018an: Metrologia arloko iraultza handiena Frantziako Iraultzaz geroztik”, Passion For Knowledge 2016 jaialdiaren barruan. Von Klitzingek doktoregoa lortu zuen Braunschweig-eko unibertsitatean 1972. urtean, eta ordutik ibilbide emankorra egin du zientziaren munduan: besteak beste, Oxfordeko Unibertsitatean, Grenobleko Goi Eremu Magnetikoen Laborategian eta Yorktown Heights-eko IBM Ikerketa Laborategian lan egina da. 1985ean, Von Klitzingek Fisikako Nobel saria lortu zuen Hall kuantikoaren efektua deskubritu eta gailu nanoelektronikoen garapenari bide emateagatik.

Hitzaldian Metrologia (neurrien zientzia) arduratzen dela neurrien nazioarteko uniformetasunaz eta doitasunaz azalduko da. Gaur egun, sistema internazionaleko (SI unitateak) zazpi unitateak (metroa, kilogramoa, segundoa, amperea, kelvina, mola eta kandela) erabiltzen dira izadian dagoen guztia zenbakiekin eta unitateekin adierazteko. Munduko lehen unitate sistema Frantziako Iraultzan sortu zen, metroarentzako eta kilogramoarentzako prototipoekin. Gaur egun ere, platino-iridio artefaktu bat da definizioz nazioarteko masa unitatea, nahiz eta estandar hori oso egonkorra ez den. Horregatik, Pisuen eta Neurrien Konferentzia Nagusiak, 2014ko azaroan egin zuen azken bilkuran, nazioarteko metrologia komunitateari eskatu zion izadiko konstanteetan oinarritutako sistema berri bat sortzea egungo SI sistema ordezteko, eta lan horiek 2017ko uztailerako amaitzeko. Hall kuantikoa efektuak (1985eko Nobel Saria) berebiziko garrantzia du garapen honetan, ez bakarrik unitate elektrikoentzat, baita kilogramoarentzat ere.