Xehetasunak
Data eta ordua:
29 de iraila de 2015 / 18:00 – 21:00
Egoitza
Zientzia eta bertsolaritza izango ditugu bidelagun “Jakinduriek mundue erreko dau” doako ekitaldian. Bilboko Bizkaia Aretoan irailaren 26an, arratsaldeko 18:00etan, bost zientzialari eta hiru bertsolarik gai bat hartu eta horren inguruko azalpen laburrak emango dizkigute.
Hamar minutuko hitzaldi laburrek argia, astronomiaren egungo egoera, adimen artifiziala eta gure hizkuntzan bereizgarria den ergatiboa izango dute hizpide. Kike Amonarriz aurkezle eta soziolinguistaren laguntzaz bertsolariek informazioa deskodetu eta doinua eta errima jarriko diote zientzia-gaiei.
.- Jon Mattin Matxain UPV/EHUko irakasleak, ikertzaileak eta kimikari kuantikoak 2015. urtea Argiaren urtea izendatu dela gogoan izanik, zalantzak argituko dizkigu: “Argia uhina ala partikula?”
.- Naiara Barrado eta Itziar Garate UPV/EHUko Zientzia Planetarioen taldeko ikertzaileek, irakasleek eta astrofisikariek espazioari buruz dugun jakin-minaz hitz egingo digute: “Noraino eraman gaitu gure jakin-minak?”
.- Gorka Azkune Deustuko Unibertsitateko ikertzaileak, irakasleak eta adimen artifizialean aditua den informatikariak adimen artifizialaren kontzeptuak hurbilduko dizkigu: “Neurona sareak adimen artifiziala eratzeko”.
.- Itziar Laka hizkuntzalariak eta UPV/EHUko ikertzaileak, irakasleak eta hizkuntzalariak euskararen egiturari so egingo dio eta Zaldieroa komikigileari omenaldi txiki bat eskainiz, hark hainbeste maite duen ergatiboa adibide hartuko du: “Zaldieroa dixit: ez dezagun ergatiboa kendu!”