Xehetasunak
Data eta ordua:
8 de maiatza de 2023 / 19:00 – 20:00
Egoitza
Garai batean nagusi izan ziren dinosaurioak edo desagertutako homininoen espezieak eta beste animaliak irudikatzea da paleoartistaren lana. Irudi horiei esker, mamutak edo smilodonak (sable hortzdun tigreak) haien ingurune naturalean ikus ditzakegu.
Lan hori, hala ere, ez da arlo artistikora mugatzen. Irudi horien atzean jardun zientifikoa dago. Izan ere, ilustratzaile paleontologikoak fosilak aztertzen ditu, horietan oinarrituz hezurdura, muskulatura eta azala marrazten ditu eta, azkenik, irudikatutako izakia bere inguru naturalean aurkezten du.
Mauricio Anton (Bilbo, 1961) ilustratzaile paleontologikoak lan horren prozesua azalduko du Iraganerako leihoak: nola egiten du lan paleoartista batek (Ventanas al pasado: cómo trabaja un paleoartista) hitzaldian maiatzaren 8an, 19:00etan Bizkaia Aretoa-UPV/EHUko Arriaga gelan.
Sarrera librea izango da eta, hitzaldiaz gain, maiatzaren 28ra arte ilustratzaile paleontologikoaren lanak eta horiek sortzeko prozesua biltzen dituen erakusketa ikusgai egongo da Bizkaia Aretoa-UPV/EHUko Axular erakusgelan.
Euskal Herriko Unibertsitateak eta Laboratorium Bergara Zientzia Museoak, Madrilgo Erkidegoko Museo Arkeologiko eta Paleontologikoarekin elkarlanean antolatutako erakusketa 8:ooetatik 20:00etara ikus daiteke astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00/16:00-20:00 ordu tarteetan larunbatetan eta 10:00etatik 14:00etara igandeetan.
Hizlaria
Paleoartean autore garrantzitsua bilakatu den Antonek Madrilgo Natura Zientzien Museo Nazionaleko (CSIC) Paleobiologia Sailarekin hainbat artikulu zientifiko argitaratu ditu eta BBCrekin eta National Geographicekin lankidetzan aritu da dokumental paleontologikoak produzitzen. 2006an, Society of Vertebrate Paleontologyren Lanzerdorf saria irabazi zuen ilustrazio zientifiko onenagatik. 2020an, berriz, G. Basler Chair of Excellence-a lortu eta paleoarte eskolak eman zituen East Tennessee State Universityn. Horretaz gain, UPV/EHUko Ilustrazio Zientifikoko Berezko Masterrean irakaslea da.