Xehetasunak
Data eta ordua:
28 de apirila de 2023 / 08:00 – 2 de maiatza de 2023 / 17:00
Egoitza
Euskal Herriko Unibertsitateak eta Laboratorium Bergara Zientzia Museoak, Madrilgo Erkidegoko Museo Arkeologiko eta Paleontologikoarekin elkarlanean, Iragana ilustratzen: Mauricio Anton eta paleoartea erakusketa jarriko dute maiatzean UPV/EHUko Bizkaia Aretoko Axular erakusgelan.
Erakusketan, Mauricio Anton Ortuzar Bilbon jaiotako paleoartistaren lanen bitartez, gaur egun existitzen ez diren hominino espezieak eta beste animaliak irudikatzeko prozesua ikusi ahal izango da maiatzaren 2tik aurrera. Maiatzaren 8an, berriz, ilustratzaile paleontologikoa Bilbon izango da, Gorka Moreno Bizkaiko Campuseko errektoreordearekin, Enrique Baquedano Madrilgo Erkidegoko Museo Arkeologiko eta Paleontologikoko zuzendariarekin eta Rosa Errazkin Laboratorium Bergara Zientzia Museoko zuzendariarekin batera erakusketa aurkezteko.
Iragana ilustratzen: Mauricio Anton eta paleoartea erakusketak mundu osoko museoetan esposizioak egin dituen ilustratzaile paleontologikoaren lanak biltzen ditu. Erakusketa osatzen duten olio-pintura, marrazki, eskala handian egindako erreprodukzio digital, bideo eta fosilekin bisitariak iraganeko bizidunak eta haien ingurua nolakoak ziren ezagutu ahalko ditu. Horretaz gain, ilustratzaile paleontologikoaren lanaren prozesu zientifikoa nolako den ere ikusi ahal izango du.
Paleoartean autore garrantzitsua bilakatu den Antonek Madrilgo Natura Zientzien Museo Nazionaleko (CSIC) Paleobiologia Sailarekin hainbat artikulu zientifiko argitaratu ditu eta BBCrekin eta National Geographicekin lankidetzan aritu da dokumental paleontologikoak produzitzen. 2006an, Society of Vertebrate Paleontologyren Lanzerdorf saria irabazi zuen ilustrazio zientifiko onenagatik. 2020an, berriz, G. Basler Chair of Excellence-a lortu eta paleoarte eskolak eman zituen East Tennessee State Universityn.
Ikastetxeentzako bisita gidatuak
Publiko orokorraz gain, erakusketako antolatzaileek ikastetxeentzako bisita gidatuak ere aurreikusi dituzte.
Erakusketak iraun bitartean astearte eta ostegunetan Lehen Hezkuntzako ikasleentzat bina pase erreserbatuko dira. Bisita bakoitzean 25 ikaslek parte hartu ahal izango dute eta, gainera, Ni ere paleoartista naiz lehiaketan parte hartu eta EHU Dendako 100 euroko bonoa irabazteko aukera izango dute.
Interesa duten ikastetxeek mezu bat bidali behar dute kzk.ehu@gmail.com helbidera ikastetxearen izena, maila, ikasle kopurua eta irakaslearen izen-abizenak eta kontakturako datuekin.
Euskal Herriko Unibertsitateak eta Laboratorium Bergara Zientzia Museoak, Madrilgo Erkidegoko Museo Arkeologiko eta Paleontologikoarekin elkarlanean, Iragana ilustratzen: Mauricio Anton eta paleoartea erakusketa jarriko dute maiatzean UPV/EHUko Bizkaia Aretoko Axular erakusgelan.
Erakusketan, Mauricio Anton Ortuzar Bilbon jaiotako paleoartistaren lanen bitartez, gaur egun existitzen ez diren animalia eta homo espezieak eta horiek irudikatzeko prozesua ikusi ahal izango da maiatzaren 2tik aurrera. Maiatzaren 8an, berriz, ilustratzaile paleontologikoa Bilbon izango da, Gorka Moreno Bizkaiko Campuseko errektoreordearekin, Enrique Baquedano Madrilgo Erkidegoko Museo Arkeologiko eta Paleontologikoko zuzendariarekin eta Rosa Errazkin Laboratorium Bergara Zientzia Museoko zuzendariarekin batera erakusketa aurkezteko.