Xehetasunak
Data eta ordua:
17 de martxoa de 2017 / 09:00 – 13:00
Egoitza
Eraginkorrak al dira egungo hezkuntza-programak eta -sistemak? Azken urteotan, gero eta gehiago eztabaidatzen da gai honen inguruan. Aditu askok diote ikastetxeetan jarraitzen diren hezkuntza-teoriak eta -praktikak ez daudela zientifikoki frogatuta. Erabilgarritasuna zalantzan dagoen praktika horietan erabilitako esfortzua eta baliabideak direla eta, gainera, frogatutako eraginkortasuna duten beste teoriak baztertu dituzte.
Egoera hori aztertzeko, Bilboko Bizkaia Aretoak hurrengo martxoaren 17an, goizeko 9:00 eta 13:00 bitartean eskainiko du “Hezkuntzaren frogak” izeneko jardunaldia, non hainbat adituk ikuspegi zientifiko batetik eztabaidatuko dituzten honekin lotutako gaiak.
“Hezkuntza-frogak” UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak antolatutako ekitaldietako bat da, non eguneroko gaiak aztertzen diren, hezkuntza edo artea, esaterako, ikuspegi zientifiko batetik abiatuta. Jardunaldia Marta Ferrero psikologoaren zuzendaritzapean antolatu da.
Sarrera doan da, baina bertara joateko posta elektronikoa bidali behar da kzk.ehu@gmail.com helbidera, non izena, abizena eta lantokia adieraziko den.
Hitzaldiak:
20 eta 30 minutuko iraupeneko hainbat hitzaldiz dago osatuta jardunaldia. Egun zientifikoki frogatuta dauden hezkuntza-praktikak alderatuko dituzte hitzaldiotan.
“Eskolaren eraginkortasuna Euskadiko ikastetxeetan” izeneko aurkezpenean, Beronika Azpillaga eta Luis Lizasoain, UPV/EHUko irakasle eta Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeko kolaboratzaileek lortutako ikerketen emaitzak aurkeztuko dituzte Euskadiko goi-etekineko eskoletan erabiltzen dituzten praktika pedagogiko onak identifikatu ahal izateko.
Jarraian, Juan Cruz Ripoll Hezkuntza doktoreak zalantzan jarriko ditu Arreta Gabezia eta Hiperaktibitatea (TDAH) nahasmenduarentzat dauden protokolo ofizialak, eta baita egun interneten, Hezkuntza, Kultura eta Kiroleko Ministerioak irakurketa bultzatzeko sortu duen leer.es gunean esaterako, ematen diren orientabideak ere. Biek babes ofiziala badute ere, Ripollek dio oinarri zientifikorik ez dutela, eta ikerketetan oinarritutako beste praktika batzuen alde egiten du.
Albert Reverter irakasle eta dibulgatzaileak hezkuntzaren inguruko hainbat gai sasizientifiko aztertuko ditu, besteak beste nahiago dugun estiloan irakasten digutenean hobeto ikasten dugula dioen teoria. “Burmuineko gimnasia” deritzonaz ere arduratuko da, zeina burmuina aktibatzeari, berregituratze neurologikoa sustatzeari eta ikasteko gaitasuna errazteari zuzenduta dagoen. Oso ezaguna bada ere, ez dago haren eraginkortasuna frogatzen duen ikerketa zientifikorik.
Bestetik, Marta Ferrero Psikologia doktoreak irakasleen artean hedatuen dauden hezkuntzari buruzko ideia okerrak landuko ditu. Eskola arloan gero eta ugariagoak diren ideia sasizientifikoak errazten edo eragiten dituzten faktoreak identifikatuko ditu, eta haien konponbideak azalduko ditu hainbat mailatan.
Jardunaldiari bukaera emateko, Gregorio Luri maisu, pedagogo eta Filosofia doktorearen hitzaldia izango dugu, zeinak barne eta kanpo eskola ebaluazioa defendatuko duen. Bere ustetan, egin diren akatsen datuak bildu beharko lirateke, eta baita lortutako benetako aurrerapausoak ere, eta hezkuntza sistema hobetzea ahalbidetuko duten ondorioak atera.
Egitaraua:
- 09:00 – 09:10: Sarrera
- 09:10 – 09:20: Aurkezpena
- 09:20 – 10:00: Beronika Azpillaga eta Luis Lizasoain: “Eskolaren eraginkortasuna Euskadiko ikastetxeetan”
- 10:00 – 10:30: Juan Cruz Ripoll: “Zientzia galdua: TDAH eta leer.es protokoloen kasu bitxiak”
- 10:30 – 11:00: Albert Reverter: “Mitotik errealitatera: Hemisferioak, burmuineko gimnasia eta ikasteko estiloak”
- 11:00 – 11:20: Atsedenaldia
- 11:20 – 11:50: Marta Ferrero: “Irakasleek hezkuntzari buruz dituzten ideia okerrak: prebalentzia, kausak eta konponbideak”
- 11:50 – 12:20: Gregorio Luri: “Eskola ebaluazio objektiboaren alde”
- 12:20 – 13:00: Mahai-ingurua
Izen-ematea:
Jardunaldiko sarrera doakoa eta librea da baina leku kopuru mugatua dago, beraz izena eman behar da kzk.ehu@gmail.com helbidera mezu bat bidaliz. (Mezuan honakoak ipini behar dira: izena, abizenak, eta lantokia.)
Oharra:
Jardunaldiko leku guztiak bete dira eta baita ere itxarote-zerrenda. Ez dira onartzen inskripzio gehiago.
Hala ere, jardunaldian interesa izanez gero streaming bidez jarraitu ahal izango da egunean bertan EiTBko Kosmos kanalaren bidez. Helbidea: http://www.eitb.eus/es/divulgacion/