Xehetasunak
Data eta ordua:
17 de urria de 2022 / 16:30 – 19 de urria de 2022 / 20:00
Egoitza
Uholdeak, lehorteak, lurrikarak, sumendiak eta bestelako arrisku geologiko naturalak jabetzen gaineko kalteak eta giza-galerak ere eragiten dituzten muturreko fenomenoak dira. Baina noraino dira naturalak? Noraino daude lotuta gizakiaren esku-hartzearekin?
Hainbat diziplina geologikotatik arrisku horien ikerketaren inguruan landu diren hurbilketak ezagutzera emateko, urriaren 17, 18 eta 19an “Geologia olerkari, miope eta despistatuentzat | Arrisku naturalak: arriskuak, bai; naturalak?” izenburuko dibulgazio-jardunaldiak egingo dira. Ekitaldia arratsaldeko 16:30ean hasiko da UPV/EHUren Bilboko Bizkaia Aretoko Baroja Gelan, eta zuzenean ikusi ahal izango da, baita streaming bidez ere, EiTBren Kosmos kanalaren bitartez.
Ekimen honen laugarren edizioa Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Prozesu Hidro-Ingurumenekoen (HGI) ikerketa-taldeak antolatu du, Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzaren, Euskal Kostaldeko Geoparkearen eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren lankidetzaz.
Izen-ematea:
Jardunaldiak doakoak dira eta sarrera librea izango da lekuak bete arte. Hala ere, komenigarria da aldez aurretik izena ematea formularioa hau betez. Bestalde, bisita gidatura joateko ezinbestekoa da izena ematea, plazak mugatuak baitira.
Informazio gehiago nahi dutenak antolatzaileekin harremanetan jar daitezke helbide honen bitartez: j.geologiamiopes@gmail.com.
Egitaraua
Astelehena, urriak 17: Riesgos extremos del agua (Uraren muturreko arriskuak)
Alfredo Ollero, Fernando Solsona eta Ane Zabaleta geologoek uraren muturreko arriskuen (lehorteak eta uholdeak kasu) inguruko hitzaldi bana emango dute. Hitzaldien ondoren, mahai-inguru bat antolatuko da.
1.- “Crecidas e inundaciones: el proceso geomorfológico y el conflicto en el territorio fluvial” (Ur-goraldiak eta uholdeak: ibai-lurraldeko prozesu geomorfologikoa eta gatazka)
Ur-goraldiak dira ibaien dinamikaren eragilea eta ibaien leheneratzearen oinarria, eta uholdeak, berriz, ibaien autoerregulazio-sistemak. Bi prozesu horiek ezinbestekoak dira ibaiak behar bezala funtziona dezaten. Hitzaldi honetan, arriskuaren kudeaketari buruzko gezurrezko mito batzuk aztertuko dira, garbiketak eta dragatzeak kasu. Era berean, ibaiak kudeatzeko moldagarritasun-proposamen bat egingo da.
Alfredo Ollero Ojeda Geografia Fisikoko irakasle titularra da Zaragozako Unibertsitatean eta Aragoiko Ingurumen Zientzien Unibertsitate Institutuko (IUCA) “Klima, Ura, Aldaketa Globala eta Sistema Naturalak” erreferentziazko taldeko ikertzaile nagusia. Ikerketa-lana ibaien geomorfologia, ibilgu eta ibaiertzetako ingurumen-aldaketeta, uholde-arriskuak eta ibaien lehengoratzea dira haren ikerketa-jardunaren ardatzak.
2.- “La evaluación y la gestión de la inundabilidad en la CAPV. Camino recorrido y perspectivas de futuro” (Uholde-arriskuaren ebaluazioa eta kudeaketa EAEn. Egindako bidea eta etorkizuneko ikuspegiak)
Fernando Solsonak, Uholdeen Zuzentaraua ezarri arte EAEko uholde-arriskuaren kudeaketan egindako ibilbideari buruzko errepaso labur eta azkarra egingo da hitzaldiaren lehen zatian, eta bigarrenean, zehatzago aztertuko ditu handik hona uholde-arriskuaren ebaluazioan eta kudeaketan eman diren aurrerapenak, Zuzentarauaren hurrengo zikloari begira aurreikusi diren jarduketak aurreratuz.
Fernando Solsona geologoa eta URA Uraren Euskal Agentziako uholdeen prebentziorako teknikaria da. Azaleko zein lurpeko hidrologian espezializatuta dago, eta bere ikerketa-jardunak ibai, akuifero eta iturburuen funtzionamendu du ardatz, nagusiki.
3.- “Desde la sequía a la inundación ¿Somos un@s inadaptad@s?” (Lehortetik uholdera. Moldatu gabekoak al gara?)
Uholdeak oihartzun mediatiko handia eragiten duten gertakariak dira, denbora laburrean sortutako irudien inpaktuaren ondorioz. Lehorteak, berriz, epe luzeagoan gertatzen diren fenomenoak dira: motelagoak dira, baina iraunkorragoak. Hitzaldi honetan aztertuko denez, etorkizunean bi fenomeno horiek ohikoagoak izango dira klimaren eta ziklo hidrologikoaren areagotzearen ondorioz, eta horietara egokitu beharko dugu nahitaez.
Ane Zabaleta UPV/EHUn Zientzietan (Hidrologia) doktoratutako geologoa da. Egun, UPV/EHUko Prozesu Hidro-Ingurumenezkoen Ikertalde Finkatuan ikertzaile dabil, eta aldi berean, Matematikaren eta Zientzia Esperimental eta Sozialen Didaktika Saileko irakaslea da.
Asteartea, urriak 18: Bestelako arrisku geologikoak
Bestelako arrisku geologikoak jorratuko dira, hala nola erupzio bolkanikoak, lurrikarak edo elur-jausiak, berotze globalaren ondorioekin oso lotuta daudenak. Hitzaldi hauetan, Janire Prudencio, Antonio Aretxabala eta Jon Apodaka geologoek bertatik bertara frogatuko dute nola lortu duen gizarteak arrisku horiekin batera bizitzea.
1.- “¿Qué fue primero…? Los volcanes y su influencia en la sociedad” (Zer izan zen lehenengo…? Sumendiak eta gizartean duten eragina)
La Palma uhartean gertatu berri den erupzioak ageri-agerian utzi ditu sumendi batek eragin ditzakeen kalteak. Palmako biztanleentzat suntsitzaileak izan diren arren, kalte horiek tokikoak baino ez dira izan. Hala ere, erupzio batzuen kalteak 10.000 km-tik gorako distantzian ere antzeman daitezke, kliman aldaketak eraginez. Hitzaldian, gizateriaren historia behin-betiko aldarazi duten erupzio bolkaniko handienetako batzuk azteztuko dira.
Janire Prudencio geologoa eta Granadako Unibertsitateko irakaslea da. Lanean jardun du 20tik gora sumendi aktibotan, Japoniatik Antartikaraino, Islandian eta La Palman (Kanariar Uharteak) gertatutako azken erupzioak barne. Bere lanak sumendien barne-egituraren azterketa du ardatz, erupzio bolkanikoak aurretiaz identifika ditzaketen adimen artifizialeko teknikak aplikatu ahal izateko.
2.- “Análisis interactivo entre las organizaciones humanas y los terremotos. Un viaje temblando desde Altamira hasta nuestros días” (Giza-erakundeen eta lurrikaren arteko analisi interaktiboa. Altamiratik gaurdainoko bidaia dardartia)
Lurrikarak gizakia, hiriak eta mega-hiriak agertu baino askoz ere lehenagotik gertatzen diren fenomeno naturalak dira. Hitzaldi honetan, lehen zibilizazioek lurrikaren eragina mugatzeko hartu zituzten neurriak aztertuko dira: eraikitzeko eremuak ondo aukeratzetik diseinuraino. Gaurdaino iritsi diren korronte eta moda batzuk ere emango dituzte ezagutzera.
Antonio Aretxabala geologoa, ikertzailea eta zientzia-dibulgatzailea da, bereziki giza-kulturen eta Lurreko Zientzien arteko interakzioaren arloan. Egun, aholkulari independentea da eta prestakuntza ematen die obra zibilaren eta ingeniaritzaren sektoreko profesionalei, Zaragozako Unibertsitatearekin lankidetzan jarduteaz gain.
3.- “Guerra fría: la gestión desafiante de los aludes de nieve” (Gerra hotza: elur-jausien kudeaketa erronkaz betea)
Mendi elurtuetan zehar proposatutako bidaia honek elur-jausiak deritzen fenomeno konplexuaren ezaugarriak izango ditu aztergai, baita lurraren, meteorologiaren zein elurrak espazioan eta denboran duen aldakortasunaren garrantzia ere. Arintze-neurri nagusiak eta arriskua murrizteko funtsezko alderdiak azalduko dira, klima-aldaketak elurrean duen eraginari buruzko zenbait ondoriorekin batera.
Jon Apodaka geologoa eta doktorego-aurreko ikertzailea da Andorrako Unibertsitatean (UdA) eta Andorra Research + Innovation (Andorra RI) ikerketa-zentroan. Arrisku Geologikoen Kudeaketan espezializatuta, hainbat arrisku natural eta bereziki elur-jausiak aurreikusi, ebaluatu eta arintzeko eragiketa eta proiektuetan aditutako aholkulari teknikoa izan da.
Asteazkena, urriak 19: Bisita gidatua
Gorlizerako landa-irteera egingo da, eta bertan, ezponden ezegonkortasunaren inguruko adituek bertatik bertara azalduko dute nola aztertzen dituzten prozesu horiek eta zer egin daitekeen horien inpaktua arintzeko. Bisita honetarako izen-ematea doakoa da eta Bilbotik behaketa-guneetara autobusez joateko aukera dago. Gehieneko aforoa 25 pertsonakoa da. Bisita Tomas Morales eta Jon Ander Clemente geologoek gidatuko dute.
Bisitaldian, Plentziatik Gorlizerainoko ibilbidea egin eta aztertuko da: herri eta hirien azpian dauden material geologikoen izaeratik arrokaren gainean eraikitzeak dakartzan abantaila eta arazoetaraino, hareak eraikuntza-ingurunetzat duen garrantzia ere aintzakotzat hartuz, besteak beste.
Tomás Morales Juberías geologoa eta UPV/EHUko irakasle titularra da, baita Prozesu Hidro-Ingurumenekoen (HGI) ikertaldeko kidea ere. Bere ikerketak hidrogeologia, ingurumena, ingeniaritza geologikoa eta klima-aldaketa ditu ardatz, besteak beste, eta artikulu zientifiko eta dibulgatibo ugari argitaratu ditu gai horien inguruan.
Jon Ander Clemente geologoa eta doktorego-aurreko ikaslea da UPV/EHUn. Bere tesiak kostaldeko itsaslabarretako ezegonkortasunaren azterketa du ardatz, babes-estrategien garapenerako oinarritzat. Ikerketa-egonaldiak egin ditu Erroman (Italia), Liguriako Kostarako espedizioetan parte hartzeaz gain.
Oharra:
Bertaratzeko aukerarik ez dutenek hitzaldia streaming bidez jarraitzeko aukera izango dute Kosmos EiTB kanalaren bidez.