Xehetasunak
Data eta ordua:
9 de martxoa de 2016 / 19:00 – 20:30
Egoitza
Posible al da gure geneak komeni zaigun bezala eraldatzea? 2015ko zientzia-albiste garrantzitsuenen artean CRISPR teknika izan dugu. Honen bitartez DNA sekuentzia bat, adibidez gene bat, berridatzi daiteke. Teknika honen gaitasunari esker gene bat aldatu edo itzali daiteke eta bere akatsak konpondu. Behin betiko lanabes genetikoa al da, ala agindutakoa beteko ez duen teknika berria?
Koldo Garcia biologo konputazionala, UPV/EHU eta Biocruceseko ikertzaileak gai honi buruz hitz egingo du ‘Geneak nahieran aldatzea, etorkizuneko botika?’ izeneko hitzaldian. Ekitaldi hau martxoaren 9an burutuko da Azkuna Zentroan, eta euskaraz egingo da.
Zientziateka hilean bitan UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.
Gonbidapenak Azkuna Zentroko informazio-gunean hartu behar dira. Sarrera doanekoa da.