Gaixotasun zeliakoaren eragileen bila: DNA zaborraren pistaren atzetik

Xehetasunak

Data eta ordua:

10 de maiatza de 2016 / 19:00 20:30

Egoitza

Azkuna Zentroko Bastida aretoa (-2 solairua)

Plaza Arriquibar, 4
Bilbo,
+ Google Map

Gaixotasun zeliakoa gaixotasun immunea da, garian eta beste zereal batzuetan agertzen den gluten proteinaren aurkako intolerantzia gisa garatzen dena. Gaixotasuna garatzeko generik garrantzitsuena ezagutzen bada ere, badaude genoman 40 bat erregio gaixotasunaren garapenarekin lotu direnak, eta haietariko asko DNA zaborra deiturikoan daude. UPV/EHUren ikerketa batean gene berri bat topatu da DNA zaborrean, hantura edo inflamazioa kontrolatzen duena eta zeliakoetan aldatuta dagoena. Science aldizkarian argitaratutako ikerketa honek oihartzun handia izan du DNA zaborrak gaixotasunen garapenean duen garrantzia azpimarratu duelako.

Ikerketa honen zuzendariak, Ainara Castellanos UPV/EHUko ikertzaileak, gai honi buruz hitz egingo du ‘Gaixotasun zeliakoaren eragileen bila: DNA zaborraren pistaren atzetik’ izeneko hitzaldian. Ekitaldi hau maiatzaren 10ean burutuko da Azkuna Zentroan, eta euskaraz egingo da.

Zientziateka hilean bitan UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.

Gonbidapenak Azkuna Zentroko informazio-gunean hartu behar dira. Sarrera doanekoa da.