“El secreto de la naturaleza” dokumentala, Donostian

Xehetasunak

Data eta ordua:

12 de iraila / 19:00 20:30

Hizkuntza: Eleanitza

Egoitza

Tabakalera

Plaza de las cigarreras, 1
Donostia,
+ Google Map

Euskadiko Filmategiak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak “El secreto de la naturaleza” dokumentala proiektatuko du. Juan Ignacio Peréz Iglesias Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuak eta Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiko zuzendariak aurkeztuko dute filma.

Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak eta K2000k ekoitzitako dokumentalak Pedro Miguel Etxenike fisikariaren bizitza eta zientziaren eta edertasunaren inguruko gogoetak partekatzen ditu. Horren inguruan hitz egingo du Etxenikek, hain zuzen ere, dokumentalaren ondoren Edurne Ormazabal Tabakalerako zuzendari nagusiak egingo dion elkarrizketan.

DIPCrekin eta Donostiako Zinemaldiarekin elkarlanean antolatutako emanaldia irailaren 12an, 19:00etan, egingo da Tabakaleran. Emanaldirako sarrerak webaren bitartez edo eraikinaren informazio-gunean lortu ahalko dira.