Bizkaia Zientzia Plaza, aurten ere zientzia eskuragarria eta ausarta adin guztientzat

Xehetasunak

Data eta ordua:

13 de iraila de 2018 / 11:00 29 de iraila de 2018 / 23:00

Egoitza

Palacio Euskalduna (Bilbao); Bizkaia Aretoa de la UPV/EHU (Bilbao); Beikozini (Ondarroa); Lasarte Aretoa (Igorre); Plateruena Kafe Antzokia (Durango); Biblioteca Bidebarrieta (Bilbao)

Zientziaz beteriko plaza erraldoia bilakatuko da Bizkaia aurten ere Bizkaia Zientzia Plaza adin guztientzako zientzia-dibulgazioko jaialdiaren eskutik. Irailaren 13tik 29ra ospatuko da Bilboko Euskalduna JauregianUPV/EHUko Bizkaia Aretoan eta baita Bizkaiko beste udalerri batzuetan ere (Ondarroa, Durango eta Igorre).

Bizkaia Zientzia Plaza jaialdiaren bigarren edizioa izango da aurtengoa eta zazpi ekitaldi izango dira hamabost egunez. Zientziaren hainbat arlori ekiteko ezin konta ahala erregistro eta formatutatik: hitzaldiak, ikuskizunak, elkarrizketak, proiekzioak, tailerrak, e.a. Horien artean, zortzigarren Naukas Bilbao edizioa, aurten ere Euskalduna Jauregiko Auditoriumean antolatuko dena edo “Jakinduriek mundue erreko dau” ekimena (Bertsozientzia), bertsolaritza eta zientziaren arteko nahasketa originala, zeinak Bizkaiko hiriburuan ez ezik, Ondarroan, Durangon eta Igorren ere eskainiko dituen emanaldiak. Aurten, gainera Bidebarrieta Liburutegian “Mugako elkarrizketak” egingo da, arteen eta zientzien artean elkarrizketarako gune bat sortzeko helburua duena.

Dibulgatzailerik onenak zuzenean entzuteko, ikerketa-zentroetan egiten den lana ezagutzeko eta zientzia dibertigarri eta berrienaz gozatzeko aukera paregabea eskainiko du Bizkaia Zientzia Plazak.

Ekitaldia –horrelako lehena Estatuan– UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak,Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskampus Fundazioak antolatzen dute, Zientzia eta Teknologiarako Fundazioa (FECYT) – Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateen Ministerioaren laguntzarekin. Bizkaia Zientzia Plaza zientziaren hedapenerako eta zientziaren lanbidean erreferentziarako zentro bihurtzeko sortu da eta EiTB-ren webgunean zuzenean ikusteko aukera izango da. Hitzaldi eta jardueretarako sarrera doakoa da.

Ekitaldien zerrenda:

  • Ciencia Show (irailaren 13an, Euskalduna Jauregian): Bakarrizketa zientifikoen lehiaketa Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat.
  • Naukas Pro (irailaren 13an, Euskalduna Jauregian): Ikerketa-zentroetatik adin guztietako jendearengana eramango da zientzia ikertzaileen lana ezagutarazteko asmoz.
  • Naukas Bilbao (irailaren 14an eta 15ean, Euskalduna Jauregian): Zientzia-dibulgazioko ikuskizun itzela, zeinean 60tik gora hizlarik modu informal eta ausartaren bidez askotariko jakintzagai zientifikoekiko jakin-mina kutsatuko dioten jendeari.
  • Naukas Kids (irailaren 16an, Euskalduna Jauregian): Zientziarik hurbilena eta atsegingarriena gazte eta haurrentzat tailer, mintzaldi eta ikuskizunen eskutik.
  • Scenio (irailaren 16an, EHUko Bizkaia Aretoan): Zientziarik sortzaileena: ikuskizunak, erakusketak, tailerrak, bideojoko zientifiko eta hezigarrien erakustaldiak, besteak beste, youtuber, diseinatzaile grafiko eta dibulgatzaileen eskutik.
  • Mugako elkarrizketak (irailaren 26an, Bidebarrieta Liburutegian): Arteen eta zientzien artean elkarrizketarako gune bat sortzeko helburuarekin, ekitaldi honetan Javier Argüello idazle argentinarrak, Pilar Hernández Gamazo Fisika Teorikoko katedradunak eta Juan José Gómez fisikari eta idazleak hartuko dute parte.
  • Jakinduriek mundue erreko dau! Bertsozientzia (irailaren 20an, 21ean eta 29an Ondarroan, Durangon eta Igorren, hurrenez hurren): Bertsolariak eta ikertzaileak errima biribilaren bila Kike Amonarriz aurkezleak gidatuta.

Bizkaia Zientzia Plazari buruzko informazio guztia eskuragarri dago bzp.eus webgunean.