Xehetasunak
Data eta ordua:
14 de apirila de 2015 / 19:00 – 20:30
Egoitza
Hainbestekoa izan da giza jarduerek Lurran izan duten eragina garai geologiko bat abiarazi dutela pentsatzeko? Azkeneko urteotan Antropozeno izena proposatu da gure planetako historiaren garai berri honentzat, eta denbora geologikoaren eskalan sartzea aztertzen ari da. Bere hasierako momentua ezartzeko hiru aukera planteatu dira: iraultza neolitikoa, duela milaka urte; industri iraultza, XVIII. mendean, eta azkenik XX. mendearen erdialdean hasi zen garapen zientifiko-ekonomikoa, energia nuklearraren erabilpenarekin.
Alejandro Cearreta UPV/EHUko Estratigrafia eta Paleontologiako irakasleak garai honi buruzko nondik norakoak azalduko ditu ‘Antropozenoa: garai geologiko berri batean gaude?’ izeneko hitzaldi-mahainguruan. Ekitaldi hau apirilak 14an egingo da Azkuna Zentroan, gazteleraz.
Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.
Sarrerak Azkuna Zentroko informazio-gunean hartu behar dira. Sarrerak doan dira, bete arte.