Elhuyar

  • Unibertso goiztiarreko galaxia masiboak aurkitu ditu James Webb Teleskopioak

    Unibertso goiztiarreko galaxia masiboak aurkitu ditu James Webb Teleskopioak

    Unibertso goiztiarrean galaxia masiboak izan litezkeenak detektatu dituzte, James Webb Teleskopioak jasotako lehen datuekin. Eredu guztien arabera garai horretarako espero zitekeena baino askoz handiagoak lirateke galaxia horiek. Nature aldizkarian argitaratu dute aurkikuntza.

  • Litekeena da orain Marten dauden tresnak ez izatea gai bizi-arrastoak detektatzeko

    Litekeena da orain Marten dauden tresnak ez izatea gai bizi-arrastoak detektatzeko

    Ohartarazi dutenez, litekeena da Marten bizitza-arrastoak bilatzeko (eta aurkitzeko) helburua duten tresnek ez izatea hura detektatzeko behar adinako sentikortasuna. Ondorio horretara iristeko, Atacamako basamortuan (Txile) egin dituzte probak Espainiako Astrobiologia Zentroko eta Txileko Unibertsitateko autonomoko ikertzaileek.

  • Tximino emeei eta arrei jostailu berak gustatzen zaizkie

    Tximino emeei eta arrei jostailu berak gustatzen zaizkie

    Tximino emeek eta arrek jostailu berak lehenesten dituztela ebatzi du ikerketa batek. Aurretik zeuden ikerketek ziotenaren kontrakoa da hori; eta gakoa testuinguru sozialaren eraginean egon litekeela iradoki dute ikertzaileek. Biology of Sex Differences aldizkarian argitaratu dute lana.

  • Lezetxikin neandertalak oso berandura arte bizi izan zirela baieztatu dute

    Lezetxikin neandertalak oso berandura arte bizi izan zirela baieztatu dute

    Lezetxiki kobazuloko (Arrasate) giza aztarnak berriro aztertuta, baieztatu dute neandertal gazteenen artean daudela. Zehazki, 32000-57000 urte dituztela kalkulatu dute. Diego López Onaindia Bordeleko Unibertsitateko ikertzaileak zuzendu du azterketa, eta American Journal of Biological Anthropology aldizkarian argitaratu dituzte ondorioak, irekian.

  • Unibertsoko materiaren maparik zehatzena osatu dute

    Unibertsoko materiaren maparik zehatzena osatu dute

    Unibertsoko materiaren orain arteko maparik zehatzena osatu dute, bi behatokitako datuak konbinatuz. 150 zientzialarik baino gehiagok parte hartu dute azterketan, eta emaitzak hiru artikulutan argitaratu dituzte, Physical Review D aldizkarian.

  • Giza fetuak erabat esterilak direla berretsi dute

    Giza fetuak erabat esterilak direla berretsi dute

    Eztabaida sortu dute azken aldian fetuen hesteetan bakterioak aurkitutako ikerketek, baina auzia itxi da, kutsadura besterik ez zela frogatu baitute

  • Baleen tamainaren sekretua geneetan dago

    Baleen tamainaren sekretua geneetan dago

    Baleei erraldoi izateko aukera eman dieten lau gene identifikatu dituzte. Ikerketaren emaitzek iradokitzen dutenez, gene horiek, gorputza handitzea eragiteaz gain, handitzearen efektu kaltegarri batzuekiko babesa ere ematen dute. Scientific Reports aldizkarian argitaratu dute lana.

  • CRISPR-en hamar urteko garapena eta etorkizunerako aurreikuspenak, argitara

    CRISPR-en hamar urteko garapena eta etorkizunerako aurreikuspenak, argitara

    Science aldizkariak CRISPR edizio genetikoko teknologiari buruzko berrikuspen bat argitaratu du. Teknologia horren garapenean funtsezko rola jokatu duten ikertzaileak dira egileak: Joy Wang eta Jennifer Doudna (azken horrek, 2020ko Kimikako Nobel saria jaso zuen, Emmanuele Charpentierrekin batera, CRISPR teknologiaren garapenean egindako aurrerapenengatik). Eta, haien arabera, CRISPR teknologia argitaratu zenetik hamar urte igaro direnean, teknologiak dituen…

  • ExxonMobilen eredu klimatikoek zehaztasunez iragartzen zuten klima-aldaketa, duela 45 urte

    ExxonMobilen eredu klimatikoek zehaztasunez iragartzen zuten klima-aldaketa, duela 45 urte

    ExxonMobil petrolio-konpainiak 1977tik aurrera garatu zituen eredu klimatikoek zehaztasunez iragartzen zuten berotze globala. Konpainia horren proiekzio klimatikoak kuantitatiboki ebaluatu dituzte Harvard Unibertsitateko eta Postdam Institutuko ikertzaileek, eta ondorio horretara iritsi dira.