Elhuyar

  • Kobre Aroan Iberian gizarte-estatus handiena zuena emakumezkoa zen

    Kobre Aroan Iberian gizarte-estatus handiena zuena emakumezkoa zen

    Kobre Aroan Iberian ezagutzen den gizarte-estatus handiena zuen pertsona emakumezkoa zen, orain arte uste zenaren kontrara. Metodo berritzaile bat erabiliz, hortzetako esmalteko peptido bat aztertuta, frogatu ahal izan dute pertsona hura emakumezkoa zela. Scientific Reports aldizkarian argitaratu dute aurkikuntza.

  • AHT eta auto elektrikoa, noizko eta zenbateraino?

    AHT eta auto elektrikoa, noizko eta zenbateraino?

    Klima-larrialdiari aurre egiteko estrategien artean, garraioak garrantzi aipagarria du. Horren erakusgarri dira azken urteotan arloa eraldatzeko egin diren inbertsioak. Pertsonen mugikortasunean, adibidez, politika publikoek urteak daramatzate abiadura handiko trena eta auto elektrikoa bultzatzen. Hala eta guztiz ere, egitasmo horiek ez dira gauzatu: AHTaren epeak behin eta berriro luzatzen dira, eta errekuntzako motordun autoak gehiengoa dira…

  • Herbiboro handiek tundrako biodibertsitatearen galera moteltzen dute

    Herbiboro handiek tundrako biodibertsitatearen galera moteltzen dute

    Tundrako biodibertsitatearen galera motelago ari da gertatzen herbiboro handiak dauden lekuetan. Ondorio horretara iritsi dira 15 urtez tundrako biodibertsitatearen jarraipena eginda. Science aldizkarian argitaratu dituzte emaitzak.

  • Lur zailetako mikroorganismoak inokulatzeak landareen erresilientzia handitzen du

    Lur zailetako mikroorganismoak inokulatzeak landareen erresilientzia handitzen du

    Landareek klima-aldaketari aurre egiteko ahalmen handiagoa izan dezaten, lurzoru gogorretan hazitako mikroorganismo-komunitateak inokulatzea eraginkorra izan daitekeela iradoki du ikerketa batek.

  • Lur seguru eta justu baten mugak estuagoak dira

    Lur seguru eta justu baten mugak estuagoak dira

    Lurra sistema egonkor bat izateko muga berriak proposatu dituzte, mundu osoko pertsonen segurtasuna eta justizia kontuan hartuta, lehenengoz. Aurretik ezarritako mugak baino estuagoak dira, eta ia denak gaindituta daude dagoeneko.

  • Homo espezieek aniztasun handiko inguruak bilatu zituzten

    Homo espezieek aniztasun handiko inguruak bilatu zituzten

    Homo espezieek, eta bereziki Homo sapiensek, oso ingurumen-baldintza eta paisaia desberdinetara egokitzeko gaitasun handia zutela berretsi du ikerketa batek. Science aldizkarian argitaratu duten lanean, Pleistozeno osoan zehar bilakaera hori nolakoa izan zen aztertu dute.

  • OMEk bertan behera utzi du COVID-19aren osasun publikoko nazioarteko larrialdi-egoera

    OMEk bertan behera utzi du COVID-19aren osasun publikoko nazioarteko larrialdi-egoera

    Ezarri zenetik hiru urte eta hiru hilabete igaro ondoren, Osasunaren Mundu Erakundearen larrialdi-komiteak bertan behera uztea erabaki du, eta hala berretsi du OMEren buruak, Tedros Adhanomek, adierazpen baten bidez. Haren esanean, COVID-19aren inpaktua ez da jada hasierakoa, txertoek eta infekzioek sortutako immunitateari esker. Horrenbestez, osasun publikoko nazioarteko larrialdi-egoera (PHEIC) bukatutzat eman daiteke.

  • Fusiora bidean, pausoz pauso

    Fusiora bidean, pausoz pauso

    Joan den abenduan egin zuen eztanda albisteak: fusio-erreakzio baten bidez energia-irabazia lortu zen, lehenengoz. Eta, bat-batean, beti 50 urtera ikusten zen amets hori gertuago ikusi genuen. Baina, zenbaterainokoa izan zen aurrerapausoa? Eta, batez ere, zenbateraino dago gertuago energia-iturri agorrezin eta garbi horren ametsa?

  • Klimaren eta biodibertsitatearen krisia bereizezinak dira eta biei batera egin behar zaie aurre

    Klimaren eta biodibertsitatearen krisia bereizezinak dira eta biei batera egin behar zaie aurre

    Klima-aldaketak eta planeta osoko biodibertsitatearen galerak okerrera egiten jarraitzen dute; eta bi krisiak elkarren artean loturarik ez duten bi hondamendi desberdin balira bezala aztertzen dira askotan. Akatsa da hori, Nazioarteko ikertzaile talde batek Science aldizkarian argitaratutako artikulu batean azaldu duenez; ikuspegi hori aldatzeko eskatu dute artikulu horretan, biak guztiz lotuta daudelako eta biei batera aurre…