Elhuyar

  • H5N1 hegazti-gripearen birusa ugaztunen artean transmititu daiteke behi-esnearen bidez

    H5N1 hegazti-gripearen birusa ugaztunen artean transmititu daiteke behi-esnearen bidez

    H5N1 hegazti-gripearen birusa ugaztunen artean transmititu daiteke behi-esnearen bidez, Nature aldizkarian argitaratutako ikerketa batek argitu duenez.

  • Syntrichia caninervis goroldioa hautagai egokia da Marten bizitzeko

    Syntrichia caninervis goroldioa hautagai egokia da Marten bizitzeko

    Txinako Zientzia Akademiako ikertzaileek frogatu dutenez, Syntrichia caninervis goroldioa gai da Marteko kondizioetan bizitzeko, eta, beraz, planeta hori kolonizatzeko aproposa dela adierazi dute. 

  • GLP-1 errezeptorearen agonistek asebetetzea nola sortzen duten argitu dute

    GLP-1 errezeptorearen agonistek asebetetzea nola sortzen duten argitu dute

    Azken aldian, ikerketa asko ari dira egiten GLP-1 errezeptorearen agonistei buruz. Hain zuzen, obesitateari aurre egiteko eraginkorrak direla frogatu dute, eta, horrekin batera, beste ondorio batzuk ere badituztela ikusten ari dira. Orain, Science aldizkarian argitaratutako ikerketa batean, asebetetzea zer mekanismoren bidez eragiten duten argitu dute.

  • Paleolitoko labar-arteak askotariko funtzioak zituela baieztatu dute Euskal Herriko kobazuloetan

    Paleolitoko labar-arteak askotariko funtzioak zituela baieztatu dute Euskal Herriko kobazuloetan

    Euskal Herriko kobazuloetan Madeleine aldiko (duela 18.500 eta 13.500 mila urte bitartekoak) labar-artea metodo konputazionalak konbinatuz aztertuta, ezaugarri espazialen eta ikonografikoen arabera bereizi dituzte irudiak, eta ondorioztatu dute lau multzotan bana daitezkeela. Archaeological and Anthropological Sciences aldizkari zientifikoan argitaratu dituzte emaitzak, eta lehen egilea Iñaki Intxaurbe Alberdi da. 

  • Zelatari isilarenak

    Zelatari isilarenak

    Zelatan egoten da, isilik; orduak eta orduak. Eta gustukoa du hori Inhar David Lopez Garciak (Bera, 1992): “Hainbeste estimuluko garai hauetan, niretzat sakratua da itxaroten egotea”. Aitortzen du kondizio klimatikoak atseginak ez direnean gogorra izaten dela, baina, gainerakoan, “faunaren argazkilaritzatik ia gehien gustatzen zaidana horixe da: horrek ematen dizun kontzientzia-puntu hori”.

  • Giza enbrioiaren asimetria lehen zatiketatik hasten dela frogatu dute

    Giza enbrioiaren asimetria lehen zatiketatik hasten dela frogatu dute

    Egun bateko giza enbrioi bat osatzen duten bi zelulak berdinak diruditen arren, frogatu dute giza gorputzaren gehiena haietako batetik sortzen dela. Aurkikuntza horrek in vitro ernalkuntzaren arrakasta-tasa bobetzen lagun dezakeela aurreratu dute.

  • Gizakiak eragindako aldaketa globalek gaixotasunen transmisioa handitzen dute

    Gizakiak eragindako aldaketa globalek gaixotasunen transmisioa handitzen dute

    Gizakiak eragindako aldaketa globalek gizakien, animalien eta landareen gaixotasun infekziosoen transmisioa handitzen dutela berretsi du meta-azterketa batek. Nature aldizkarian argitaratu dute.

  • Ilargiaren atlas geologiko xeheena osatu du Txinako Zientzien Akademiak

    Ilargiaren atlas geologiko xeheena osatu du Txinako Zientzien Akademiak

    Txinako Zientzien Akademiak Ilargiaren atlas geologiko berria aurkeztu du, orain arteko osatuena. Hamar urtean, ehun ikertzaile baino gehiago aritu dira hura osatzeko lanean. NASAk Apolo misioetako datuekin egindakoak ziren aurrekoak, eta, haiek baino bi aldiz bereizmen handiagoa du. Guztira, 12.341 krater, 81 arro, 17 arroka-mota eta 14 egitura-mota erakusten ditu, 1:2,5 milioiko eskalan, Ilargiaren gainazalari…

  • Atomo-geruza bakarreko urrea sortu dute

    Atomo-geruza bakarreko urrea sortu dute

    Atomo-geruza bakarreko urrezko orriak sortzea lortu dute, lehenengoz, Linköping-eko Unibertsitateko (Suedia) ikertzaileek. Goldene deitu diote. Ikertzaileek aipatu dutenez, dituen propietateengatik egokia izan liteke karbono dioxidoaren konbertsiorako, hidrogenoa ekoizteko eta balio erantsiko konposatu kimikoak sortzeko.