Elhuyar
-
![[:es]Esne Bidearen bihurdura neurtu dute[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2019/02/191749_web_article_big.jpg)
[:es]Esne Bidearen bihurdura neurtu dute[:]
[:es]Esne Bidearen 3Dko mapa bat eginez, galaxiaren bihurdura zenbatekoa den neurtu dute zientzialari txinatar eta australiar batzuek. Nature Astronomy aldizkarian eman dute horren berri.[:]
-
![[:es]Ilargian jaso dute Lurreko arrokarik zaharrena izan daitekeena[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2019/02/s71-21244_orig.adapt_.1900.1_display_home.jpg)
[:es]Ilargian jaso dute Lurreko arrokarik zaharrena izan daitekeena[:]
[:es]Apollo 14ko astronautek 1971an Ilargian hartutako laginen artean, jatorriz Lurrekoa den arroka bat aurkitu dute. 4.11 milioi urte baino gehiago ditu, eta, dirudienez, talka baten ondorioz askatu zen Lurretik eta iritsi zen Ilargira.[:]
-
![[:es]Erditzea, autismoa ulertzeko gakoa[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2019/01/shutterstock_211897159_article_big.jpg)
[:es]Erditzea, autismoa ulertzeko gakoa[:]
[:es]Science Advances aldizkarian argitaratutako ikerketa baten arabera, erditzeko momentua gakoa izan daiteke autismoa garatzeko. Oraingoz, animalietan egin dituzte entseguak, baina emaitzek erakutsi dute erditze-garaian garunaren aktibitatea ez murrizteak ondorioak izan ditzakeela garunaren geroko garapen neurologikoan.[:]
-
![[:es]Loaren eskasiak Alzheimerraren garapena bizkortzen du[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2019/01/male-3730041_article_big.jpg)
[:es]Loaren eskasiak Alzheimerraren garapena bizkortzen du[:]
[:es]Jakina da lo-eskasiak eta Alzheimer gaixotasunak badutela nolabaiteko erlazioa, baina zientzialariek ez dute jakin izan nola gauzatzen den harreman hori. Science aldizkariak argitu du oraingoan: loa eteten denean, gora egiten du nabarmen Alzheimer gaixotasunean gako den Tau proteinaren kontzentrazioak. Zehazki, Tau proteina % 50 gehiago agertzen dela ikusi dute, garuneko likido zefalorrakideotik eta hezur-muinetik gizakiei…
-
![[:es]CRISPR metodoaren beste aldaera bat garatu dute[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2019/01/crispr-cuts-dna_article_big.jpg)
[:es]CRISPR metodoaren beste aldaera bat garatu dute[:]
[:es]Genoma editatzeko CRISPR metodo ezagun eta erabilienak Cas9 nukleasa darabil DNA mozteko. Horrez gain, baina, badira beste bi: Cas12a eta Cas12b. Lehena genoma editatzeko erabilgarria bada ere, bigarrena ez, tenperatura handiegiak behar baititu eraginkorra izateko. Hala ere, ikertzaileek bazuten interesa, besteak baino txikiagoa baita. Orain, aldaera bat egiten dute, eta emaitzak Cas 9-rekin baino are…
-
![[:es]Karl von Frisch erleekin dantzan[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2019/01/2_karl_frisch_optjpeg_4_display_home.jpg)
[:es]Karl von Frisch erleekin dantzan[:]
[:es]Munich, 1941aren hasiera. Unibertsitatetik zetorren gutun hura ikusi orduko, susmo txarra hartu zion. “…alde egitera behartzen zaitugu, 1937ko legearen arabera, ez baitituzu irakasle izateko baldintzak betetzen”. Lehenago ere ohartarazpenak jasoa zen, bere laborategian judu gehiegi hartzen zituelako. Eta hara non aurkitu zuten amona judua zuela jatorriz, eta, beraz, ez zela ariar garbia. Oraingoan, ez zuen…
-
![[:es]Olatuek gero eta indar handiagoa dute, klima-aldaketaren eraginez[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2019/01/190149_article_big.jpg)
[:es]Olatuek gero eta indar handiagoa dute, klima-aldaketaren eraginez[:]
[:es]Itsasoko olatuek gero eta energia gehiago dute, Kantabriako Unibertsitatean egin duten ikerketa baten arabera. Eta hori ozeanoen berotzearekin zuzenean lotuta dagoela ondorioztatu dute. Nature Communications aldizkarian argitaratu dute ikerketa.[:]
-
![[:es]Zulo beltzen kartografia[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2019/01/PIA20051_hires_article_big.jpg)
[:es]Zulo beltzen kartografia[:]
[:es]Zulo beltzen inguruko datu esanguratsuak plazaratu dituzte Nature eta Science aldizkarietan argitaratutako bi ikerketek. Batetik, zulo beltz txiki baten ingurua kartografiatu dute astronomoek, nolakoa den argitzeko; eta, bestetik, zulo beltzen biraketa-abiadura kalkulatzeko modua aurkitu dute.[:]
-
![[:es]Intsektuen izurriteak kontrolatzeko teknika berria, CRISPR bidez[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2019/01/Drosophila_melanogaster_wikimedia_article_big.jpg)
[:es]Intsektuen izurriteak kontrolatzeko teknika berria, CRISPR bidez[:]
[:es]Kaliforniako Unibertsitateko ikertzaileek intsektu arrak esterilizatzeko metodologia berria garatu dute. Edizio genetikorako CRISPR teknika erabili dute horretarako: zehaztasun handiz, intsektuen sexua eta emankortasuna baldintzatzen dituzten geneak eraldatu dituzte. Hala, lortu dute bakar-bakarrik intsektu arrak eta, gainera, antzuak sortzea. Ikertzaileek adierazi dute halako arrautzak izurrite-guneetan zabaltzean, intsektu ar antzu jaioberriek eme basatiak estaliko lituzketela. Horrek ekindigo…
