Elhuyar
-
![[:es]Migrainarekin lotutako proteina batek emeei soilik eragiten die saguetan[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2019/04/1280px-Lab_mouse_mg_3276_article_big.jpg)
[:es]Migrainarekin lotutako proteina batek emeei soilik eragiten die saguetan[:]
[:es]Migrainarekin lotutako proteina batek sagu emeei mina eragiten die, baina arrei ez, Texasko Unibertsitatean egin duten ikerketa baten arabera. Horrek lagun dezake ulertzen zergatik emakumeek gizonek baino hiru aldiz migraina gehiago izaten duten. Journal of Neuroscience aldizkarian argitaratu dute ikerketa.[:]
-
![[:es]Artikoan, klimaren bilakaeraren uberan[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2019/04/kongsfjorden-sartzen_optjpeg_article_big.jpg)
[:es]Artikoan, klimaren bilakaeraren uberan[:]
[:es]Gaur egun gertatzen ari den klima-aldaketa ulertzeko, ezinbestekoa da iraganeko klimaren datuak izatea. Naima El Bani Altuna ikertzaileak gogorarazi duenez, baina, neurketa instrumentalak azken ehun urte ingurukoak dira, eta hori, eskala geologikoan, istant bat baino ez da. Hortaz, paleozeanografiaren tresnez eta metodoez baliatzen dira ikertzaileak, epe luzeko informazioa eskuratzeko. Horretan ibili da El Bani, Artikoan.[:]
-
![[:es]Distopia genetikoak: hain hurbil, hain urrun[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2019/04/bai-mundu-berria_txala_optjpeg_display_home.jpg)
[:es]Distopia genetikoak: hain hurbil, hain urrun[:]
[:es]Distopiak genero literario bat dira, non etorkizuna kezkaz irudikatzen zaigun. Gizarte eta teknologiari buruz hausnartzeko aitzakia bat besterik ez da ariketa hori, une jakin bateko aurkikuntzek edota haien erabilerek nora eraman gaitzaketen plazaratzeko. Eta genetikak eta haren aurrerakuntzek ere abagunea eman dute gizadiari eta gizarteari buruzko gogoetak egiteko.[:]
-
![[:es]Zientzian genero-berdintasuna lortzeko zailtasunak identifikatu dituzte[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2019/04/women-scientists-diagram_display_home.jpg)
[:es]Zientzian genero-berdintasuna lortzeko zailtasunak identifikatu dituzte[:]
[:es]Zergatik irauten du emakume eta gizon zientzialarien arteko aldeak, eragileak ondo ikertuta eta dokumentatuta badaude, eta gaitsespen zabala badute? Galdera horri erantzuten saiatu dira Australia, Herbehereak eta Estatu Batuetako hiru unibertsitateko ikertzaileak, eta Trends in Ecology and Evolution aldizkarian argitaratu dituzte emaitzak. [:]
-
![[:es]Dietak: boladak baino gehiago, frogak[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2019/03/1_janaria-554489488_optjpeg_article_big.jpg)
[:es]Dietak: boladak baino gehiago, frogak[:]
[:es]Gero eta argiago dago dietak osasunean eragin handia duela. Eta gero eta argiago dago gure gizartean oso ohikoak diren gaitz askok lotura zuzena dutela dietarekin. Ezinbestekoa da, beraz, dieta osasungarri bat zer den garbi izatea. Badira ikuspuntu desberdinak eta desadostasunak, baina baita adostasun garrantzitsuak ere.[:]
-
![[:es]Atleta emakumezkoen testosterona-maila mugatzeak ez du oinarri zientifikorik[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2019/03/Caster_Semenya_London_2012_article_big.jpg)
[:es]Atleta emakumezkoen testosterona-maila mugatzeak ez du oinarri zientifikorik[:]
[:es]Emakumezkoen lehiaketetan parte hartzeko testosterona-maila mugatzea erabaki zuen iaz Atletismoko Federazioen Nazioarteko Elkarteak (IAAF). Arauaren arabera, gehienez ere 5 nmol/l-ko kontzentrazioa izan dezakete parte-hartzaileek odolean. Neurri horrek kritika asko eragin zituen, eta, orain, oinarri zientifikorik ez duela gogorarazi dute Cara Tannenbaum eta Sheree Bekker ikertzaileek, BMJ medikuntza-aldizkariaren editorialean.[:]
-
![[:es]Karen Uhlenbeck matematikariak jaso du 2019ko Abel Saria[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2019/03/Abel-saria-2019_article_big.jpg)
[:es]Karen Uhlenbeck matematikariak jaso du 2019ko Abel Saria[:]
[:es]Karen Uhlenbeck matematikari estatubatuarrak «ekuazio diferentzial partzial geometrikoetan egindako ikerketak» saritu ditu 2019ko Abel Sariak; hala nola, gaugeren teorian eta sistema integragarrietan egindako ekarpenak, Norvegiako Zientzia eta Letren Akademiak adierazi duenez. 2003ean banatzen hasi zirenetik, Abel Saria jasotzen duen lehenengo emakumea da Uhlenbeck.[:]
-
![[:es]Edizio genetiko heredagarriak klinikan ez erabiltzeko nazioarteko akordio bat eskatu dute adituek[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2019/03/trio_article_big.jpg)
[:es]Edizio genetiko heredagarriak klinikan ez erabiltzeko nazioarteko akordio bat eskatu dute adituek[:]
[:es]Edizio genetiko heredagarriak klinikan ez erabiltzeko akordioa eskatu dute zazpi herrialdetako adituek. Sinatzaileen artean daude CRISPR edizio-teknika garatu zuten Emmanuelle Charpentier eta Feng Zhang; eta AEBko NIH Osasun Institutuak ere babestu du eskaera.[:]
-
![[:es]Fukushima, normaltasunetik urruti[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2019/03/8657963646_95883744b2_o_article_big.jpg)
[:es]Fukushima, normaltasunetik urruti[:]
[:es]Zortzi urte igaro dira lurrikara batek lehenik, eta tsunamiek ondoren, Daiichi zentral nuklearra suntsitu eta hondamendi nuklearra gertatu zenetik. Larrialdiko eta epe luzeko neurriak hartu zituzten, baina oraindik nabarmenak dira ondorioak.[:]
