Elhuyar
-

GPT-4 txata pertsonak baino eraginkorragoa da iritzia aldarazten debateetan
AEBn egindako ikerketa batean frogatu dute, Internet bidezko debateetan, GPT-4 adimen artifizialeko txata pertsonak baino % 64 hobea dela bestearen iritziak edo usteak aldarazten, besteari buruzko informazioa ematen zaionean (generoa, adina, ikasketa-maila, lan-egoera eta afiliazio politikoa). Aldiz, txatari ez bazaio informazio pertsonalik ematen, ez dago diferentziarik pertsonaren eta txataren artean.
-

Lineo eta taxonomia: mugarri bat zientziaren historian
Karlos Lineok naturaren izaki guztiak antolatzeko ahaleginetan eman zuen bizitza osoa. Suediar naturalista handi honek ez zituen animalia- eta landare-espezieak bakarrik izendatu. Mineralak eta beste anitz gauza ere sailkatu zituen, ustezko giza arrazak barne. Aurreiritziak aurreiritzi, beti latinez, gaurko biologiaren adar guztietan erabiltzen den taxonomiaren eta primatologiaren sortzailea izan zen.
-

Euskara hizkuntza-eredu handietan eta txatbotetan bidea eginez
Badira jada bi urte edozein galdera erantzuteko eta mota guztietako atazak egiteko gai diren txatbotak agertu zirela, eta geroztik ChatGPT, Gemini, Copilot, Claude eta enparauak toki guztietan daude eta oso erabiliak dira. Tresna horien oinarrian hizkuntza-eredu handiak edo LLMak (Large Language Models) daude. Euskara eredu horietan egiten ari den bidea azalduko dugu artikulu honetan. Eta…
-

Papagaitxoek eta gizakiek antzeko eremuak dituzte garunean bokalizazioei lotuta, antzeko funtzionamenduarekin
Papagaitxo edo perikitoekin egindako azterketa batek agerian jarri du hegazti horiek eta gizakiek, bokalizazioekin lotuta, antzeko eremuak dituztela garunean eta antzeko mekanismoak erabiltzen dituztela. Horrenbestez, papagaitxoak egokiak izan daitezke komunikazio-arazoak ikertzeko, esaterako, iktus baten ondorioz ager daitezkeenak.
-

Gizaki modernoen gene-aldaera bat gako izan liteke hizketaren sorrerarako
NOVA1 genearen aldaera bat hizketaren sorrerarekin lotuta egon litekeela ondorioztatu dute Rockefeller Unibertsitateko (AEB) ikertzaile batzuek. Ikusi dute gizakien aldaera saguetan txertatzean, aldatu egiten direla haien bokalizazioak. Eta baieztatu dute genearen aldaera hori soilik gizaki modernoetan dagoela. Nature Communications aldizkarian argitaratu dute ikerketa.
-

Plastiko gehiago garunean, gibelean eta giltzurrunetan baino
Mikro- eta nanoplastiko gehiago aurkitu dute giza garunetan, gibeletan eta giltzurrunetan baino. Gainera, ikusi dute partikula gehiago daudela 2024ko laginetan, 2016koetan baino. Ikertzaileek argi utzi dute ez dagoela argi horrek osasunean zer eragin izan dezakeen, baina ingurumeneko plastiko-kontzentrazioaren gorakada globalaren ondorio bat izan litekeela. Nature Medicine aldizkarian argitaratu dute lana.
-

Adimen artifizial sortzailearen inpaktu sozialaz ohartarazi dute
Adimen artifizial (AA) sortzaileak ingurumenean eta gizartean dituen inpaktuak aztertu dituzte AEBko hiru unibertsitate ospetsuk (Northwestern, Harvard eta Texas), elkarrekin. Environmental Science and Ecotechnology aldizkarian argitaratu dute ikerketa, irekian, eta AAko hardwareak ez ezik, hura entrenatzeak eta garatzeak eragiten dituen ondorioak ere bildu dituzte.


