Elhuyar
-
![[:es]Gero eta ikerketa gehiagok erakusten du herpes birusa alzheimerraren arrisku-faktorea dela[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2018/10/immedicohospitalario_herpes_virus_durmientes_11963_24091926_article_big.jpg)
[:es]Gero eta ikerketa gehiagok erakusten du herpes birusa alzheimerraren arrisku-faktorea dela[:]
[:es]Azken urteotan, hainbat ikerketak frogatu dute badagoela erlazioa herpes birusaren eta alzheimerraren artean. Alabaina, hain birus ohikoa denez (ezpainetako herpesa eragiten duen birus bera da, HSV1), zientzialariek zuhurtziaz hartu dute, eta sakon ikertu nahi izan dute erlazio hori, atzean egon daitekeen mekanismoa argitzeko. Eta, dirudienez, gero eta hobeto ezagutzeaz gain, tratamendurako balizko bideak ere ari…
-
![[:es]Hizkuntzen mapa birtualak [:]](https://katedra.eus/app/uploads/2018/10/tsne_optjpeg_5_display_home.jpg)
[:es]Hizkuntzen mapa birtualak [:]
[:es]Dozenaka mila koordenatu, ehunka dimentsio, ipar ala hegorik ez, eta hitzak hirien partez. Baldarrak eta xelebreak beharbada, baina mapak dira hauek ere, eta makinek erabiltzen dituzte, hizkuntzaren ozeanoan nabigatzeko. Eurei esker, ordenagailu batek bere kabuz ondoriozta dezake erreginak emakumezkoak direla edo txakur frantsesez chien esaten dela. Ongi etorri embeddingen mundu zoragarrira. Bidaia hastera doa.[:]
-
![[:es]Berenice Abbott, zientziaren argazkilaria[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2018/10/1-berenice-abbott_optjpeg_4_article_big.jpg)
[:es]Berenice Abbott, zientziaren argazkilaria[:]
[:es]Hirurogei urte betetzear zituen, lan-elkarrizketa batera MIT entzutetsura joan zenean. Eskarmentu handiko emakumea zen, eta ideiak garbi zituen. Honela esan zien elkarrizketatzaileei: “Zuek, zientzialariok, munduko argazkilaririk txarrenak zarete, eta argazkilaririk onenak behar dituzue; ni nauzue hori”.[:]
-
![[:es]Epaileek karbonoaren isuriak % 25 murriztera behartu dute Herbehereetako gobernua[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2018/10/Rotterdam2_article_big.jpg)
[:es]Epaileek karbonoaren isuriak % 25 murriztera behartu dute Herbehereetako gobernua[:]
[:es]Epaitegiek behartu egin dute Herbehereetako gobernua 2020rako CO2-aren isuriak % 25 murriztera. Urgenda Fundazioak eta 900 herritarrek auzia jarri zioten gobernuari 2015ean, ez zituelako sinatutako akordioak bete, eta epaitegiak arrazoia eman die. Azkenaldian klima-aldaketa dela eta erregai fosilen enpresei eta gobernuei jartzen ari diren auzien adibide bat besterik ez da hori, garai batean tabakoaren enpresei…
-
![[:es]Jaio aurretik CRISPR erabilita, gaixotasun genetiko bat garatzea eragotzi dute saguetan[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2018/10/CRISPR_article_big.jpg)
[:es]Jaio aurretik CRISPR erabilita, gaixotasun genetiko bat garatzea eragotzi dute saguetan[:]
[:es]Gizakietan jaio aurretik geneak editatzea debekatuta badago ere, saguekin saiakera ugari egiten ari dira zientzialariak, eta, lehenengo aldiz, jaio aurretik gaixotasun genetiko bat tratatzea lortu dute, CRISPR teknika erabilita. Tirosinemia gaixotasun hereditarioa duten saguetan, gaixotasuna eragiten duen mutazioa isilarazita, gaitza garatzea eragotzi dute.[:]
-
![[:es]Ponpeia: zena, dirudiena eta dena, kimikaren eskutik[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2018/10/1715_ponpeia_optjpeg_3_article_big.jpg)
[:es]Ponpeia: zena, dirudiena eta dena, kimikaren eskutik[:]
[:es]Duela hamar urte, Ponpeiako lagin batzuk analizatzeko gonbidapena jaso zuten EHUko kimikari batzuek. Geroztik, Ponpeian bertan aritzeko aukera izan dute. Dituzten tresnei eta metodologiari esker, hango freskoek iraganetik orainaldira izan duten bilakaera argitzen ari dira, eta etorkizunean ere iraun dezaten bermatzeko lanean ari dira.[:]
-
![[:es]2018ko Kimikako Nobel Saria, proteinen eboluzioaren ahalmena hobetu dutenentzat[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2018/10/kimikako-nobel-sariak_article_big.jpg)
[:es]2018ko Kimikako Nobel Saria, proteinen eboluzioaren ahalmena hobetu dutenentzat[:]
[:es]Kimikako Nobel Saria Frances Arnold-ek, George Smith-ek eta Gregory Winter-ek jasoko dute aurtengoan; lehenengoak entzimen eboluzio gidatua garatzeagatik, eta beste biek farmakoak sortzeko fago erakusleen teknika (phage display) garatzeagatik. Nobel Fundazioaren esanetan, saritutako ikertzaileek “eboluzioaren kontrola hartu dute, eta haren printzipio berak erabilita gizateriaren arazo asko ebazten dituzten proteinak garatu dituzte”. [:]
-
![[:es]Fisikako Nobel saria, laserraren fisikan ekarpen iraultzaileak egin zituztenentzat[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2018/10/5bb3432c1624630e00c199ba_orignal_ashkin-mourou-strickland-3_2_article_big.jpg)
[:es]Fisikako Nobel saria, laserraren fisikan ekarpen iraultzaileak egin zituztenentzat[:]
[:es]Arthur Ashkin, Gerard Mourou eta Donna Strickland ikertzaileek jasoko dute 2018ko Fisikako Nobel saria, “laserraren fisikan egindako ekarpen iraultzaileengatik”. Nobel Fundazioak azpimarratu duenez, ikertzaile horiek egindako aurrerapenei esker laserra oso tresna baliagarria bihurtu da hainbat arlotan; esaterako, industrian, biologian eta medikuntzan.[:]
-
![[:es]Allisonek eta Honjok jasoko dute Medikuntzako Nobela, minbiziari aurre egiteko kontrol-postuaren immunoterapiari bidea irekitzeagatik[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2018/10/sarituak_article_big.jpg)
[:es]Allisonek eta Honjok jasoko dute Medikuntzako Nobela, minbiziari aurre egiteko kontrol-postuaren immunoterapiari bidea irekitzeagatik[:]
[:es]James P. Allison eta Tasuku Honjo ikertzaileek jasoko dute Fisiologia edo Medikuntzako Nobel saria, minbizia tratatzeko bide berri bat aurkitzeagatik. Nobel Sarien erakundeak nabarmendu duenez, garatu duten metodoa iraultzailea da, immunologia-sistemak berak minbizi-zelulei aurre egiteko erabiltzen duen sistema baliatzen baitu, minbizi-zelulak zuzenean suntsitzen saiatu beharrean.[:]
