Elhuyar
-

Downen sindromea duten adinekoetan alzheimerra diagnostikatzeko beharra agerian
Downen sindromea duten adinekoetan alzheimerra infradiagnostikatuta dagoela frogatu dute Down-Syndrome Basque Alzheimer-Initiative ikerketa-proiektuan. Izan ere, azken urteotan asko luzatu da Downen sindromea dutenen bizi-itxaropena; horrenbestez, lehen baino ohikoagoa da haiek ere zahartzaroari lotutako gaixotasunak pairatzea; tartean, alzheimerra. Gainera, haietan, populazioaren bataz bestekoan baino lehenago agertzen dira.
-

Mineralen eskasiaz harago
Ikusten ez ditugun arren, gure egunerokoan zeharo txertatuta daude, eta ezinbestekoak dira trantsizio energetikorako. Meategietatik erauzten den elementu andana dago gailu elektronikoen, auto elektrikoen eta energia berriztagarrien muinean. Kantitate izugarrian behar ditugu, eta erauzi eta erauzi ari gara. Baina, dagoeneko, “kritiko” abizena dute askok, gero eta gehiagok. Ba al dago nahikorik? Nondik aterako ditugu?
-

Giza karenan ere aurkitu dituzte mikroplastikoak
AEBko ikertzaile-talde batek 62 giza karena edo plazenta analizatu ditu, gas-kromatografia eta masa-espektrometria baliatuta, eta frogatu du lagin guztietan mikroplastikoak zeudela. Toxicological Sciences aldizkariak argitaratu du ikerketa. Haren arabera, karen batzuetatik besteetara mikroplastiko-kontzentrazioa asko aldatzen da, baina den-denetan aurkitu zuten polimero sintetikoren bat.
-

Izotz-geruzaren galera baiteztatu dute Groenlandian, satelite bidezko irudiekin
Satelite bidezko argazki historikoen azterketa baten arabera, Groenlandian 28.707 km2-ko izotz-geruza galdu da, 1980-2010 artean. Leedseko unibertsitateak egin du azterketa, eta ikertzaileek argi dute berotzearen ondorioz gertatu dela galera hori. Hain zuzen, 2007-2012 tartean, bataz beste, tenperaturak hiru grado altuagoak izan ziren, 1979-2000 artean baino.
-

Mielinak garunaren energia-gordailu gisa funtziona dezakeela frogatu dute
Ariketa fisikoa denbora luzez egiten denean, adibidez, maratoi batean, nerbio-zelulek ordezko energia-iturrietara jotzen dutela berretsi dute ikerketa batean; tartean, mielinara, hau da, nerbio-zuntzak inguratzen dituen egiturara. Ikerketan hainbat zentrotako ikertzaileak aritu dira elkarlanean (EHU, CIC biomaGUNE, CIBERNED, Biobizkaia, Achucarro…), eta, adierazi dute, orain arte ezezaguna zen mielinaren bidezko plastikotasun metaboliko hori.
-

Rhesus makako bat klonatu dute, ohiko teknika hobetuz
Rhesus makako bat klonatu dute, lehenengoz, eta bi urtetik gora daramatza bizirik. Orain arte erabilitako teknika hobetuz lortu dute, eta, eraginkortasuna hobetu ez den arren, klonazio-prozesua hobeto ulertzeko eta hobetu ahal izateko aurrerapauso garrantzitsutzat jo dute. Nature Communications aldizkarian argitaratu dute lana.
-

Paleolitoko haurrak ezagutu nahian
Paleolitoari buruzko kontaeretan, gizonak izan dira protagonista nagusi eta ia bakar. Haurrak, emakumeak, adinekoak edo gaixoak ez dira aipatu, ez bada aztarna oso nabarmenen bat aurkitu dutelako. Azken urteotan, ordea, metodologia eta ikuspegi berriek agerian jarri dute isildutako kide horiek ere parte hartzen zutela taldeko jardueretan. Adibidez, orduko haurrek, gaurkoek bezala, tresnak lantzen ikasten zutela…
-

Europa ilargian dagoen karbono dioxidoa barneko ozeanoan sortu zela ondorioztatu dute
Eguzki-sisteman bizi estralurtarra egotekotan, hautagaietako bat Jupiterren Europa ilargia da, Izan ere, orain arteko behaketek iradokitzen dutenez, azalaren azpian ozeano likido bat du. Horrez gain, bizia sortzeko ezinbestekoak diren beste elemento batzuk ere izan beharko lituzke; horietako bat, karbonoa da. Eta azalean karbono dioxido izoztua du. Orain, JWST teleskopioaren datuetan oinarrituta, karbono dioxido hori ozeanoan…
-

Kristal likidoak: materiaren ulermen sakonago baterantz
Naturan badira substantzia batzuk solidoen eta likidoen arteko ezaugarriak dituztenak: kristal likidoak. Ikuspuntu zientifikotik biziki interesgarriak izateaz gain, gaur egungo teknologian giltzarri ere badira. Berriki, kristal likido mota berri bat aurkitu da, zeinak zientzialarien eskemak hautsi baititu. Historia luzeko kontua da, eta haren fisika ulertzeko abenturak aurrera jarraitzen du.
