Elhuyar
-

H5N1 birusak hainbat mutazio behar ditu gizakietan pandemia bat sortzeko
Zenbait komunikabideren izenburuek kontrakoa adierazi badute ere, H5N1 birusak mutazio bat baino gehiago beharko luke, gizakietan pandemia bat eragiteko gai izateko. Horixe argitu dute Ignacio López-Goñi mikrobiologiako katedradunak eta Elisa Pérez Ramírez birologoak The Conversation agerkarian. Biek sinatutako artikuluan, azalpen xeheak eman dituzte egoeraz, birusak dituen ezaugarriez, eta nola aldatu beharko litzatekeen, gizakiak infektatzeko, haien…
-

Labar-artea digitalizazioaren eta AAren aroan
Digitalizazioaren eta adimen artifizialaren iraultza arlo guztietara iritsi da, baita kobazuloen barrunbeetara ere; eta, besteak beste, labar-artea hartu du ikergai. Teknologia berrienen laguntzaz, ezkutuan zeuden altxorrak aurkitzeaz gain, haiek aztertzeko eta hobeto ulertzeko metodo objektibo eta unibertsal bat sortu dute arkeologo garaikideek.
-

Bi hominino-espezie aldi berean bizi izan ziren duela 1,5 miloi urte
Onartuta dago iraganean, Pliozenoan eta Pleistozenoan, hominino-espezie bat baino gehiago bizi zirela aldi berean. Fosilen eskasia dela eta, ordea, ez dago froga sendorik. Orain, Turkana arroan (Kenia) duela 1,5 miloi urteko oinatz batzuk aurkitu dituzte, ordu edo egun beretan egindakoak; ikertzaileen ustez, haien egileak bi hominino-espezie desberdinetakoak ziren: Homo erectus eta Paranthropus boilei.
-

Hegazti-gripea basabizitza arriskuan jartzen ari dela ohartarazi dute
Gaixotasun infekziosoei eta osasun globalari buruzko AEBko sailak Science aldizkarian ohartarazi duenez, arreta handia jarri zaio hegazti-gripea pertsonen artean kutsatzeko arriskuari, baina ez zaio hainbeste erreparatu arriskuan edo mehatxupean dagoen basabizitzan izan ditzakeen ondorio zuzenei, ez zeharkakoei. Egoera, ordea, oso da kezkagarria, birusa aurrekaririk gabeko neurrietaraino hedatu baita: kontinente guztietan dago jada, eta etxeko eta…
-

Ugaztunentzat ez zen erraza izan tente jartzea
Ugaztunak narrastien gisara ibiltzetik tente egotera pasatzea trantsizio konplexua eta ez-lineala izan zen, eta uste baino askoz beranduago gertatu zen. Ondorio horretara iritsi dira Harvard Unibertsitateko (AEB) bi ikertzaile, Science Advances aldizkarian argitaratu duten lan batean.
-

Uharteak gako dira munduko landare endemikoen babeserako
Uharteak lurrazalaren %5 baino zertxobait gehiago ez badira ere, haietan bizi dira munduko landare espezie guztien %31. Hori frogatu du nazioarteko ikertzaile-talde batek, Nature aldizkarian argitaratutako artikulu batean. Zehazki, 304.103 landare baskularri baino gehiagori buruzko datuak aztertu dituzte ikertzaileek, eta agerian jarri dute uharteetako dibertsitatea: 94.052 espezie irletako natiboak dira, eta horietatik 63.280, endemikoak; hau…
-

Joan Feynman. Gizartearen legeen gaindi, zeruko legeak argitu
Aulki batean eserita, negarrez ari zen, erabat atsekabetuta. Zortzi urte zituen artean. Eta ezin zuen ulertu berak zergatik ezin zuen egin anaia egiten ari zena. Amak garbi baino garbiago utzi zion, ordea: “Emakumeek ezin dute zientzia egin, euren buruak ez daude-eta horretarako eginak”.
-

Quarken korapilatze kuantikoa behatu dute lehenengoz
Quarken arteko korapilatze kuantikoa behatu dute lehenengoz, LHCren ATLAS detektagailuan. Nature aldizkarian eman dute lorpenaren berri.
-

Energia iluna argitzeko leiho bat
Eredu onartuenaren arabera, unibertsoaren bi heren osatzen ditu; baina ez dakigu zer den. Energia iluna deitzen diogu. Eta energia hori zer den edo nolakoa den argitzeko, esperimentu handiak daude martxan. Haietako baten lehen emaitzak eman zituzten udaberrian, eta haien interpretazioak hautsak harrotu ditu, iradoki baitute ustez konstantea behar zuena aldakorra izan litekeela.
