Elhuyar
-
![[:es]Hiesaren estigma desegiteko[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2019/05/Foto8_display_home.jpg)
[:es]Hiesaren estigma desegiteko[:]
[:es]Hiesa ezagutu zen unetik bertatik izan da tabu eta estigma. Gaitzak gizarteak baztertutako taldeei eragiten zien bereziki (gayak, heroinazaleak), heriotza eragiten zuen, gorputzeko isurien bidez kutsatzen zen, ez zegoen sendabiderik… Horiek ziren hasiera hartan zabaldu ziren mezuak, eta, geroztik 35 urte igaro badira ere, eta, denbora horretan izugarri aurreratu bada ere, ikerketan eta tratamenduan, estigma…
-
![[:es]Esnea ekoizteko, bertako ala kanpoko proteina erabili?[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2019/05/1-SarrerarakoA_display_home.jpg)
[:es]Esnea ekoizteko, bertako ala kanpoko proteina erabili?[:]
[:es]Euskal Autonomia Erkidegoko esne-sektorearen egoera asko aldatu da 1986an Europar Batasunean sartu ginenetik; izan ere, horrek ekarritako ordainketa bakarreko laguntza-sistemak eragin du esnearen ekoizpena tamaina handiagoko ustiategietara bideratzea eta txikienak desagerraraztea (Eusko Jaurlaritza, 2006). Ekoizpenaren kontzentrazioak eta hobekuntza genetikoak eragin du ekoizpen-maila oso altuetara heltzea, eta produkzio-beharrak nabarmen handitzea. Gaur egun, ekoizpen-maila altu horiek mantendu…
-
![[:es]Munduko ibaien zatiketa larria dela ohartarazi dute[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2019/05/Pixabay-2_article_big.jpg)
[:es]Munduko ibaien zatiketa larria dela ohartarazi dute[:]
[:es]Munduko ibaien lehenengo ebaluazio globala egin du McGill Unibertsitateko eta World Wildlife Fund-eko (WWF) ikertzaile-talde handi batek. Satelite-datuez baliatuta, isuri askeko ibaien kokapenaren eta hedaduraren berri eman dute, Nature aldizkarian. Emaitzen arabera, munduko ibai luzeen % 37k baino ez du isuri librea, iturburutik itsasoraino.[:]
-
![[:es]Juan Ignacio Pérez Iglesiasek jasoko du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2019/05/juanignacioperez_errota_display_home.jpg)
[:es]Juan Ignacio Pérez Iglesiasek jasoko du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria[:]
[:es]Sariaren 25. edizio honetan Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxaren Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria Juan Ignacio Pérez Iglesiasek eskuratu du. Hala ebatzi du sariaren epaimahaia osatzen duten Eusko Ikaskuntzaren eremu geografikoko sei unibertsitateetako ordezkariek, eta Eusko Ikaskuntza eta LABORAL Kutxako ordezkariek. [:]
-
![[:es]3D inprimagailuez organo funtzionalak sortzeko baskularizazioa lortu dute[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2019/05/Jordan-Miller-Rice-University_article_big.jpg)
[:es]3D inprimagailuez organo funtzionalak sortzeko baskularizazioa lortu dute[:]
[:es]Bioingeniariek muga handi bat topatu izan dute 3D inprimagailuez giza organo funtzionalak sortzeko lasterketan: ez dute lortzen organoak oxigenoz eta elikagaiez hornituko dituen odol-hodien sarea sortzea, eta organoak endekatu egiten dira berehala. Washingtoneko Unibertsitateko ikertzaileek, ordea, lortu dute material biologikoekin bateragarri den sare baskular konplexua inprimatzea, eta Science aldizkarian argitaratu dute. [:]
-
![[:es]Denisovatik kanpoko lehen denisovartzat jo dute Tibeteko lautadan aurkitutako fosil bat[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2019/05/Mandible_article_big.png)
[:es]Denisovatik kanpoko lehen denisovartzat jo dute Tibeteko lautadan aurkitutako fosil bat[:]
[:es]Tibeteko lautadan 3.280 metroko garaiaeran topatutako masailezur bat Denisova haitzulotik kanpo topatutako lehen denisovarra dela ondorioztatu dute ikertzaileek. 160.000 urte ditu, eta, haren bidez, baieztatu dute hango biztanleak gizaki modernoa iritsi baino askoz lehenagotik zeudela egokituta garaiera handietara.[:]
-
![[:es]Botiken eta eguzki-iragazkien arrastoak, arrainetan[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2019/04/Sparus_aurata_Sardegna_display_home.jpg)
[:es]Botiken eta eguzki-iragazkien arrastoak, arrainetan[:]
[:es]Haizea Ziarrusta Intxaurtza EHUko ikertzaileak frogatu duenez, amitriptilina antidepresiboa, ziprofloxazin antibiotikoa eta oxibentzona ultramore-iragazkia arrainetan metatzen dira. Horrez gain, kutsatzaile horiek arrainen plasman, burmuinean eta gibelean albo-ondorioak eragiten dituztela ohartarazi du. [:]
-
![[:es]Zulo beltz baten lehen irudia erakutsi du EHT teleskopioak[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2019/04/zulobeltza_article_big.png)
[:es]Zulo beltz baten lehen irudia erakutsi du EHT teleskopioak[:]
[:es]Nola atera argazki bat, definizioz hautemanezina denari? Hau da zulo beltzaren definizioa, Elhuyar ZTH Hiztegi Berrian: bertatik ez materiari ez argiari irteten ez uzteko adinako eremu grabitatorioa sortzen duen gorputza. Horren arabera, ezin zaio argazkirik atera. Alabaina, zulo beltz baten irudia erakutsi du, lehen aldiz, EHT (event horizon edo gertaeren muga) teleskopioko lantaldeak; M87 galaxiaren…

![[:es]Zelulak online daude[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2019/05/1-icon_Gerd-Altmann_Pixabay_article_big.jpg)