Elhuyar

  • [:es]Azeriak 42.000 urtez profitatu dira gizakiek sortutako soberakinez[:]

    [:es]Azeriak 42.000 urtez profitatu dira gizakiek sortutako soberakinez[:]

    [:es]Haiek baino handiagoak diren harrapakariek uzten dituzten arrastoez elikatu ohi dira azeriak, baina, gaur egun, gizakiak sortutako janari-soberakinek gero eta pisu handiagoa dute animalia hauen dietan. Komentsalismoan oinarritutako harreman hau, ordea, ez da oraingoa. Are gehiago, ikertzaile talde batek proposatutakoaren arabera, lotura hau Paleolitoan hasi zen. PLOS ONE aldizkarian argitaratutako ikerketa batean argudiatu dutenez, azeriek…

  • [:es]Bi planeta zuzenean behatu dituzte, Eguzkiaren antzekoa den izar baten inguruan[:]

    [:es]Bi planeta zuzenean behatu dituzte, Eguzkiaren antzekoa den izar baten inguruan[:]

    [:es]VLT teleskopioarekin hartutako irudiak konbinatuz, Eguzkiaren antzekoa den izar baten inguruan dauden bi planeta erraldoiz osatutako planeta-sistema behatu du ESO Europako Behatoki Australak. The Astrophysical Journal Letters aldizkarian azaldu dute aurkikuntza.[:]

  • [:es]Materia ilunaren barrenak arakatuz[:]

    [:es]Materia ilunaren barrenak arakatuz[:]

    [:es]Gaur egun, unibertsoa osatzen duten osagaien % 5 besterik ez da ezagutzen, materia arrunta deritzona. Unibertsoaren osagai misteriotsuen % 27 materia da eta beste % 68, berriz, energia; osagai horiei materia ilun eta energia ilun esaten zaie. Osagai ilunen izaera ezagutuz gero, gai izango ginateke unibertsoaren eboluzio osoa azaltzeko; sorreratik gaur egun arte, alegia. Ondorioz,…

  • [:es]Autoak dira ozeanoetara iristen diren mikroplastikoen herenaren jatorria[:]

    [:es]Autoak dira ozeanoetara iristen diren mikroplastikoen herenaren jatorria[:]

    [:es]Autoek urtero milaka tona mikroplastiko isurtzen dituzte atmosferara. Tamainaren arabera, horietako batzuk sortu diren herrialdeetan geratzen dira, baina beste batzuk, haizeak eramanda, ozeanoetan erortzen dira, eta Artikora ere iristen dira.[:]

  • [:es]X kromosomaren sekuentzia osoa lortu dute[:]

    [:es]X kromosomaren sekuentzia osoa lortu dute[:]

    [:es]Giza genoma ikertzen duen NHGRI erakundeko zientzialariek giza kromosoma baten sekuentzia osoa eskuratu dute. Zehaztasun handiko sekuentziazio honek X kromosoman dauden base guztiak kontuan hartzen ditu, alderik alde. Nature aldizkarian argitaratutako ikerketa batean eman dute aurrerapenaren berri.[:]

  • [:es]Garunaren zahartzearen kontra ariketa fisikoak dakartzan onuren gakoa proteina batean egon liteke[:]

    [:es]Garunaren zahartzearen kontra ariketa fisikoak dakartzan onuren gakoa proteina batean egon liteke[:]

    [:es]Orain arte gutxi ikertu izan den proteina hepatiko batean egon daiteke garunaren zahartzearen kontra ariketa fisikoak dakartzan onuren gakoa, Science aldizkarian argitaratutako ikerketa baten arabera: arratoietan egindako probetan oinarritua, ikertzaile talde batek ondorioztatu du gibelean sortzen den Gpld1 proteinak funtsezko rola jokatzen duela zahartze kognitiboaren kontra.[:]

  • [:es]Errepideek hegaztien bioaniztasunean duten eraginaz ohartarazi dute[:]

    [:es]Errepideek hegaztien bioaniztasunean duten eraginaz ohartarazi dute[:]

    [:es]Erresuma Batuko errepide-sareak hegaztien bioaniztasunean nola eragiten duen zenbatetsi du ikertzaile-talde batek. Nature Communications aldizkarian argitaratutako ikerketa batean azaldu dutenez, herrialde horretako errepideen inguruan bereziki ohikoak diren hegazti-espezieak biltzen dira. Herrialdean ezohikoagoak diren espeziak, berriz, errepideetatik aldentzen dira. Hortaz, azpiegitura horiek sortzen dituzten ingurumen-balditzek hegaztirik arruntenak faboratzen dituzte, urriagoak diren espezieen kaltetan.[:]

  • [:es]Urpean zeuden arkeologia-aztarnategiak azaleratu dituzte Australian[:]

    [:es]Urpean zeuden arkeologia-aztarnategiak azaleratu dituzte Australian[:]

    [:es]Aurrenekoz, kultura aborigenei lotutako arkeologia-aztarnategiak azaleratu dituzte Australiako uretan. Uhartearen iparraldean egin dute aurkikuntza, Murujuga eskualdeko kostaren aurrean.[:]

  • [:es]Nanopartikula metaliko kiralak egiteko teknika bat garatu dute CIC biomaGUNEn[:]

    [:es]Nanopartikula metaliko kiralak egiteko teknika bat garatu dute CIC biomaGUNEn[:]

    [:es]Urrezko nanopartikula kiralak sortu dituzte CIC biomaGUNEn, nanozilindroen gainean urre-atomoak jalkiz. Metodoa sinplea da, beste metal batzuekin ere erabil daiteke, eta, ikertzaileek azpimarratu dutenez, ezin konta ahala aplikazio-aukera zabaltzen ditu, besteak beste, optikan, katalisian, detekzio biologikoan eta irudigintza biomedikoan. Science aldizkarian eman dute teknikaren berri.[:]