Erakusketa | Fernando G. Baptista. Infografia zientifikoaren esploratzailea

Xehetasunak

Data eta ordua:

16 de urria de 2026 / 10:00 – 7 de urtarrila de 2027 / 18:30

Hizkuntza: elebiduna.

Egoitza

BIBAT Arkeologia Museoa

Aiztogile kalea, 54.
Vitoria-Gasteiz, Araba 01001
+ Google Map

Fernando G. Baptista. Infografia zientifikoaren esploratzailea erakusketa Gasteizko BIBAT Museora dago ikusgai, mundu mailan ezagunenetakoa den zientziaren ilustratzaile honen lana erakusteko. Fernando G. Baptista EHUn Arte Ederretako lizentziaduna da eta National Geographic Magazine ospetsuan infografiako editore seniorra. EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Laboratorium Museoak antolatu dute jarduera hau. Jarduera Zientzia Astea 2026 ekimenaren kokatzen da, EHUko Ikerketa Gizartean Zabaltzeko Zuzendaritzak antolatutako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XXVI. Astean.

Erakusketak ilustratzailearen publikaziorik adierazgarrienak biltzen ditu. SND (Society for News Design) nazioarteko erakundeak munduko diseinatzailerik onena izendatu berri du bilbotarra, National Geographic Magazine aldizkarian egindako lanagatik eta bere sorkuntza-prozesuagatik: dokumentazioa eta ikerketa, hasierako zirriborroak eta azken emaitza. Ibilbidea osatzeko, Baptistak berak zizelkatutako maketa eta hiru dimentsiotako ereduen aukeraketa bat ere ikus daiteke. Bere lan metodologiaren funtsezko tresnak dira, eta erreferentzia gisa erabiltzen ditu ilustrazioak prestatzeko.

Dibulgazio-aldizkari entzutetsuan egindako lanen artean, gerlari bikingoei buruzko azala edo lehen orrialdea ikus daitezke (Vikingos, 2017ko martxoa), jatorriz Maurizio Irletakoak ziren dodo hegaztiei buruzko teoria berri bat ilustratzen duen seriea (La nueva apariencia del dodo, 2020ko uztaila), erromatarren talentu arkitektonikoaren adierazgarri handienetako baten eraikuntza-prozesuaren berreraiketa bisuala (La columna de Trajano, 2015eko apirila) edo historian zehar egin diren kupularik ospetsuenen eta handienen konparaketa grafikoa (Redefiniendo la cúpula, 2024ko otsaila). 

Erakusketa 2027ko urtarrilaren 7ra arte ikusgai dago Gasteizko BIBAT Arkeologia Museoaren lehenengo solairuan. Sarrera doan izango da, ordutegi honetan: astelehenetik ostiralera 08:00etatik 20:00etara, larunbateetan 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta igandeetan 10:00etatik 14:00etara.

Egileari buruz

Fernando G. Baptista (Bilbo, 1965) Arte Ederretan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. Hainbat urtez ilustratzaile lanetan freelance aritu ondoren, El Correo egunkarian hasi zen lanean. 2007az geroztik, National Geographic Magazine aldizkariko langilea da, editore senior gisa. Bere ibilbidean 250 sari baino gehiago jaso ditu, horien artean Peter Sullivan sari ospetsua, infografia arloko sari nagusia, eta Emmy sarietarako bi izendapen.

Gaur egungo infografista garrantzitsuenetakotzat jotzen da, eta 2025ean SND (Society for News Design) erakundeak munduko diseinatzailerik onena izendatu du bere sarien 46. edizioan. Bere lana, beraz, erreferentea da informazioa bistaratzeko orduan.