“Zientzia kalean” erakusketa Gernika-Lumon

Xehetasunak

Data eta ordua:

17 de azaroa / 17:00 – 1 de abendua / 17:00

Hizkuntza: elebiduna.

Egoitza

Domingo Alegria Plaza

Gernika-Lumo, 48300 + Google Map

“Zientzia Kalean”, egunerokoan erabiltzen edo kontsumitzen ditugun produktuen atzean dagoen zientzia azaltzen duen erakusketa, egongo da ikusgai azaroaren 17tik abenduaren 1era arte Gernika-Lumoko Domingo Alegria Plazan.

Jarduera Gernika-Lumoko Udalak, EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta EHUko Ikerketa Gizartean Zabaltzeko Zuzendaritzak antolatu dute, eta EHUko Zientzia Astea 2026ren barruan kokatzen da.

Erakusketak formatu handiko 11 infografia ditu, euskaraz eta gaztelaniaz eginak. Ilustrazioetan egunero kontsumitzen edo erabiltzen ditugun produktuetan dagoen zientzia erakusten da. Beste batzuen artean, esate baterako, telefono mugikorren, barra kodeen, autoen, txertoen edo sukaldeko plaken funtzionamendua azaltzen da.

Oso ohikoak diren beste elementu eta jakiei buruzko informazio zientifikoa ere aurkituko dute erakusketara hurbiltzen direnek, hala nola ogia, jogurta, iturriko ura, garagardoa, zuhaitzen hostoak eta frutari buruzkoa. Panel bakoitzean dagoen QR kodeari esker infografia guztiak deskargatu daitezke, euskaraz zein erdaraz.

Zientzia Kalean EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Museoaren egitasmoa da, Euskampus Fundazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren laguntzarekin.