Xehetasunak
Data eta ordua:
15 de urria / 11:00 – 12:00
Hizkuntza: gaztelaniaz.
Egoitza
Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak ekoitzitako eta José Antonio Pérez Ledok zuzendutako ‘Naturaren sekretua’ dokumentala datorren urriaren 15ean, osteguna, goizeko11:00etan ikusi ahal izango da Debako Kultur Elkartean. Sarrera librea izango da, lekuak bete arte.
Dokumental honek Pedro Miguel Etxenikeren bizitzaz eta ibilbide profesionalaz dihardu. Etxenike EHUko Materia Kondentsatuaren Fisikako katedradun ohia eta DIPCko presidentea da. 55 minutuko iraupena duen dokumentalak zientziaren inguruan egindako hausnarketak azaltzen dizkio ikusleari, zientzia zer den eta zertan datzan hausnartuz.
EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren zuzendaria den Iker Badiolak aurkeztuko du dokumentala. Emanaldiaren ondoren, Pedro Miguel Etxenikek elkarrizketa–solasaldia izango du Pako Salegi, Arbil elkarteko kidearekin.
Debako ARBIL Elkarte Sozialak, EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Donostia International Physics Center (DIPC) antolatzen dute ekitaldia, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren laguntzarekin.

