Xehetasunak
Data eta ordua:
2 de urria / 18:30 – 19:30
Hizkuntza: Gaztelania.
Streaming-a: Bai. ETB On (EITB) eta Katedratik (TikTok Live).
Egoitza
Aurreiritziek, arbuioak edo etsaitasunak eraginda, ezberdintzat hartzen diren pertsonen edo kolektiboen aurkako delitu-jokabideak dira gorroto-delituak. Delitu hauek bere horretan jarraitzen dute Euskadin, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak argitaratutako azken txostenak erakusten dituen datuak gorabehera. Txosten horren arabera, 2025ean % 18 murriztu ziren Ertzaintzak gorroto-delitutzat erregistratu zituen intzidentziak (2025ean, 193 kasu; 2024an, berriz, 236).
Delitu horiek arrazakeriak eta xenofobiak eragin zituen, batez ere. Jarraian datoz sexu-orientazio eta identitatearekin lotutakoak eta, hirugarren tokian, ideologia edo orientazio politikoarekin lotutakoak. Hala ere, horrelako gertakariei buruz hitz egiterakoan, ez dago garbi zer jokabide har daitezkeen gorroto-delitutzat eta zein den egoera horren benetako argazkia euskal gizartean.
Gai hau argitzeko, Jon-Mirena Landa EHUko Zuzenbide Fakultateko Zuzenbide Penaleko katedradunak “Delitos de odio en Euskadi: concepto y realidad actual” (Gorroto-delituak Euskadin: kontzeptua eta gaurko errealitatea) hitzaldia eskainiko du datorren ostiralean, urriak 2, 18:30ean, Durangoko Bizenta Mogel Bibliotekan.
Hitzaldian, Landak gorrotoaren aurkako legeria penalaren jatorria edo sorrerari buruz hitz egingo du, argitzeko nola ulertu behar diren delitu horiek gaur indarrean dagoen araudiaren arabera (zehazki, 1995eko Kode Penalaren arabera) eta zer nolako arazoak planteatzen dituen bere aplikazioak. Horrez gain, gorroto-gertakariei buruzko datuen erradiografia eskainiko du: zein kolektibo diren kaltetuenak eta zein eraso-jokabide diren nagusienak Euskadin.
Hitzaldi honek hasiera emango dio EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Durangoko Liburutegiak antolatzen duten Zientziaren Ertzetik dibulgazio-zikloaren 2026/2027 ikasturteari. Hitzaldi-ziklo osoa gorroto-diskurtsoen inguruan antolatu da: nondik datozen, nola identifika ditzakegun, zer eragin duten eta nola egin diezaiekegun aurre gizarte bezala.
Sarrera librea da lekua bete arte eta streaming bidez jarraitu ahal izango da EITBren ETB On plataformaren eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren TikTok kanaleren bitartez, Katedratik.
Hizlaria
Jon-Mirena Landa Gorostiza Zuzenbide Penaleko katedraduna da Zuzenbide Fakultatean eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedrako zuzendaria. Bere ikerketa-ildo nagusiak arrazakeriarekin, xenofobiarekin eta diskriminazioarekin lotuta daude, eta baita gorroto-delituekin, terrorismoarekin, gizateriaren aurkako krimenekin, penologiarekin eta espetxeekin ere.

