“El secreto de la naturaleza” emanaldia eta ondorengo solasaldia Iruñean

Xehetasunak

Data eta ordua:

23 de iraila / 19:00 20:30

Hizkuntza: gaztelania.

Egoitza

Golem Baiona

Baiona etorbidea, 56.
Iruña, 31008
+ Google Map

Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak ekoitzitako eta José Antonio Pérez Ledok zuzendutako Naturaren sekretua dokumentala datorren irailaren 23an, asteazkenean, 19:00etan ikusi ahal izango da Iruñeko Golem Baiona zineman. Sarrera librea eta doakoa izango da eserlekuak bete arte.

Ikus-entzunezko lan hau Pedro Miguel Etxenike, Euskal Herriko Unibertsitateko Materia Kondentsatuaren Fisikako katedradun ohiaren eta Donostia International Physics Centerreko (DIPC) presidentearen bizitza eta lana ezagutzeko aukera da.

55 minutuko iraupena duen dokumentalak zientziaren garrantziaz hitz egiteko ariketa bat da. Izan ere, Etxenikeren hitzetan, zientzia “etorkizun justuago eta gizatiarrago baten itxaropena ematen digun hazi eraldatzailea da. Kulturalki garrantzitsua, ekonomikoki erabakigarria eta estetikoki ederra da”.

Horrela, Etxenikek zientziaren inguruan egindako hausnarketak azaltzen dizkio ikusleari, zientzia zer den eta zertan datzan hausnartuz.

EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren zuzendaria den Iker Badiolak aurkeztuko du dokumentala. Emanaldiaren ondoren, Pedro Miguel Etxenikek elkarrizketa-solasaldia izango du Fermin Erbiti kazetaria eta Nafarroako Ganberako Komunikazio arduradunarekin.

Nafar Ateneoak, EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Donostia International Physics Center (DIPC) antolatzen dute ekitaldia, Iruñeko GOLEM zinemak eta Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren laguntzarekin.